Eibar aldeko hiztegia
2 . hil, hiltze. 1 . hil, hiltze. da ad. (TE). Morir, fallecer. Izaki bizidunen bizixa amaitzia. Hil zan luak hartu baleu letz, bake-baketan. / Hiltzia danona, lehenago edo geruago, bat huts ein barik. / --Hik uste dok euskeria hil eingo dala? --Hor ba, nik geixorik zanik pe ez naekixan. (Zirik 112).
Ik. akabau, gastau. 2 . hil, hiltze. du ad. (TE). Matar, asesinar, quitar la vida. Bizixa kendu. Gizonak gizona hiltzia, izan laikian pekaturik haundiña. / Hill eben basoko friztixa bat izan balitza leztxe. / Txarrixa hiltzia dogunetik, erosizu hestia odolostientzat. / Heuk apurtu dittuk oin artekuak; abendua hil? [...] Ederto mutil, hillia hil. Hik eitteko eztok asko. Abendua hil. (Zirik 71).
Ik. garbittu, akabau, azkena emon. hil edo bizi. adlag.-esap. (OEH). A vida o muerte. Gorde deirazula hill edo biziko sekretu hau. (Ibilt 483).
hiltzeko. izlag. (OEH). Mortal. [--Egixa dok] perretxiku benenosuak jaten dittuzuela? --Hiltzekuak balitzozak ez hintzake oin nerekin berbetan jardungo. (Zirik 62).
|