Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
iñuzente.
1 . iñuzente [inozente]. izond. (TE). Inocente, ingenuo, cándido; simple, tonto, idiota. Senar iñuzentiak kontau zetsan hasieratik azkenera [...] ikusi eban guztia. (Ibilt 486).
2 . iñuzente [inozente]. iz. / izond. (TE). De corto entendimiento, retrasado,-a. Atzeratua (ez du zentzu iraingarririk)(JME). / "En Venezuela suelen decir bienaventurado" (TE, 434). Herri guztietan da iñuzenteren bat, danen txorimalu izateko. / Gure inguruko baserri-etxe baten seme inuzentetxo bat euken. Nausittuaz bere senera etorriko zalakotzat euazen bere gurasuak. (Ezten).
Iñuzente egun [inozente egun]. iz. (TE). Día de los Santos Inocentes. Abenduan 28xa. Iñuzente egunian, bustaziri luze bat atzian ebala, juan zan auzokuenera iñuzente eraintzeko asmuan. / Iñuzente egunian (Abenduaren 28garrena) goizian goiz.  (Ibilt 470).
iñuzente erain [inuzente eragin]. dio ad. (TE). Hacer una inocentada. Iñuzente Egunian, zirixa sartu. / "Hacer creer algún engaño, según costumbre, el día de los Inocentes" (TE, 434). Iñuzente eraiñ eta bialdu dot duako ardautara. / Pentsau eben Iñuzente egunian iñuzente eraittia, neskamiorri. (Ibilt 470). / [Senarrak] erain zetsan iñuzente [neskamiari] emaztiak pentsatzen ez eban araura. (Ibilt 470). / Iñuzente eraittia izaten zan, goiz hartan ohian harrapatzen zanari irizillakin bizkarra berotzia. (Ibilt 470).