Eibar aldeko hiztegia
iztarri [eztarri]. iz. (TE). Garganta. Hainbeste orrua ein biharragaz, iztarrixa urratuta daukat. / [Tabernan] iztarria freskatuaz. (Zirik 64).
iztarriko katarro (eztarriko katarro). iz. (NA). Infección de garganta. Eztula da bat eta iztarriko katarrua beste bat. iztarriko min [eztarriko min]. iz. (TE). Dolor de garganta; anginas. Iztarriko miña eukitzen zalia; eta azkenerako be, handittik galdu zan. iztarriko zulo [eztarriko zulo]. iz. (TE). Gaznate. Iztarriko zuluan juan ezindako zatixak bialtzen zittuan barrurutz. iztarrixa zerrau (iztarrixa zarratu) [eztarria zarratu]. zaio ad. (TE). Ponerse afónico,-a / ronco,-a. Iztarrixa itxi, afonixia izan.
Hainbeste orruagaz, iztarrixa zerrau jata. Asko erabiltzen da, eta zarratu gehixenbat.
kontrako iztarri (kontrako eztarri) [kontrako eztarri]. iz. (TE). Tráquea. Kontrako iztarrira juan jako ardau tantanen bat eta itto biharrian dago. kontrako iztarrira juan (kontrako iztarrittik juan, kontrako iztarrittik sartu) [kontrako eztarritik joan]. esap. (ETNO). Atragantarse. Kontrako eztarrira juan jakon ogi zatixa, eta ixa jo-ta bertan geldittu jakun!. |