Eibar aldeko hiztegia
1 . jakin, jakitze [jakin, jakite]. 1 . jakin, jakitze [jakin, jakite]. du ad. (TE). Saber, tener conocimiento; saber, conocer, dominar. Jira askon ondoren, jakiñ eban nun zan bere seme galdua. / Jakin guria da espirituan, gosia korputzian bezela. / Jakitzia onerako bihar da jakiñ, ez txarrerako. / Euskal-dantzariak euskeraz ez jakitzia. (Zirik 41).
Ik. batek badaki, nork daki. 2 . jakin, jakitze [jakin, jakite]. du ad. (AN). Acostumbrar, soler. Ohitturia izan.
--Hau dok hotza! Hau ez dok normala! --Ezeik pentsau. Bajakik maietzian hotz egitten.
/ Harek badaki zapatu-domeketan mendira juaten. Baiezko perpausetan erabiltzen da: zeozeren baieztapena edo konfirmaziñua berresteko, zenbaitten ohitturian barri emoteko, egualdixaz be bai.
badaki bost. esap. (TE). "Se dice para denotar que el referido ya dejó el estado de inocencia" (TE,209).
Aspaldi badaki horrek bost, ume agertu arren
dakidanez. esap. (OEH). Que yo sepa. Neuk dakidanez bahintzat. (Zirik 53).
ez dakizu asko (ez dakik/n asko). esap. (EEE). No sabes bien. "Ezustekoren bat iragartzeko erabili ohi den esaldia" (EEE, 33)
Ez dakik asko gaur ze pasau jatan!
hasteko berbia zelan emon be jakiñ ez. (EEE). No saber ni por donde empezar. "Egonezina edo urduritasuna dela eta, berbetan nondik hasi ere jakin ez" (EEE,22)
Aspaldi ebillen Joxe neska baten atzetik; baiña hain zan lotsatixa, ez ekixan hasteko berbia zelan emon be jakin erain [jakin eragin]. dio ad.-esap. (OEH). Hacer saber. Ez eban denporarik galdu bere zorionan poza jakin eraitzeko lagun saskarrari. (Ibilt 457).
jakin-maña. iz. (TE). Destreza; técnica, método. Gauza guztiak dabe euren jakin-mañia. jakiña (ba). interj. (IL). ¡claro!; por supuesto; indudablemente; por supuestísimo; sin duda; sin lugar a duda; ¡hombre!. -Berba hori "klaro ba" baiño jatorragua da ala? - Jakiña ba! / Laiño itzala eguan eta, jakiña, galdu egin giñan. / -Ez dozu, hori, zure alabia izango?! -Jakiña baietz! / -Ez dozu zeuk apurtu? -Jakiña ezetz!. / Baiña, jakiña, basarriko lanak egitten be norbaitt gelditu bihar. (Zirik 108).
Ik. erregular. jakiñan gaiñian jarri / ipini [jakinaren gainean jarri / ipini]. da/du ad.-esap. (OEH). Poner sobre aviso. Galdos jakiñaren gaiñian ipiñi zanian azkar jaso ei zittuan hankak. (Zirik 90).
jakiñian [jakinean]. adlag. (TE). A sabiendas. Jakiñian juan zan zer erantzun hartuko eban zeken haregandik. / Erregina, jakiñian bihotzari ezin jakona aindu maitte edo ez maitte izatia. (Ibilt 460).
/ Jakiñian hau zuzena zana eta ixillik gordeko ebana. (Ibilt 482).
jakiñian egon / izan [jakinean egon / izan]. da ad.-esap. (OEH). Saber, estar enterado,-a. Oiñ jakiñian zirala Jauregi hartan. (Ibilt 486).
jakiñian ipini [jakinean ipini]. du ad.-esap. (TE). Poner al corriente, informar, poner sobre aviso. Abixau, aitzen emon.
Jakiñian ipiñi genduan zer etorren harrokerixa haren ondoren. / Partidua ordu erdi lehenago hasiko dala jakiñian ipintzia ahaztu ein jata. / Eta hala, jakiñian ipiñi eban Bernat horrek Sandras lagunori. (Ibilt 456).
|