Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
jakittun [jakitun].
1 . jakittun [jakitun]. iz. / izond. (TE). Sabio,-a, culto,-a, erudito,-a. Asko dakixana, jakintsua. Gizon jakittuna galdu genduan haren heriotziakin. / Bada Plaentxian gizon bat herriko guztiak jakittuntzat daukena; baiña jakintsu gehixenen antzera "despistau" haundi bat ei da. (Zirik 111). Ik. jakintsu.
2 . jakittun [jakitun]. (OEH). Sabedor,-a, conocedor,-a, que está al corriente. Jakittun egin. (Zirik 98).  Egin, egon, ipini, jarri aditzekin erabiltzen da.