Eibar aldeko hiztegia
kaka. 1 . kaka. iz. (TE). Caca, excremento, mierda, heces. "Lo que defeca el intestino" (TE, 473).
Munduan nola dan dana ikusmiria, kakalardua agertzen da kakatara, ongarrizko zeregin baterako. / Esr. Beti biharrian da kaka morralian!
Ik. korotz, pekorotz. Berba jenerikua da, personendako eta animalixendako balio dau. Hala be, animalixendako beste berba bat be badago: korotz edo pekorotz. Artikulua hartzerakuan izena ez da kakia deklinatzen amaierako -a berezkua izan arren; izenondua danian, ostera, bai (ikusi bere adieran).
2 . kaka. iz. (ETNO). Porquería, suciedad. "Ume berbetan, gauza zikiña, ikutu bihar ez dana aitzen emoteko esaten da".
Ez eruan ahora hori, maittia, kaka da-ta. 3 . kaka. interj. (TE). ¡Mierda!. "Igual a la del General Cambronne en Waterloo" (TE, 473).
Kaka!, alperrik galdu juat oingua be! Ik. kaka zaharra. 4 . kaka. izond. (TE). Fastidioso,-a. Gogaikarrixa, aspergarrixa, amorrogarrixa.
Zeregin kakia, pitxoikuan kaxan, atakadore zulua eittia. Ik. kakatsu. Mugatuan erabiltzen da: kakia.
kaka egin. du ad. (TE). Cagar, defecar. "Desocupar el vientre" (TE, 473).
Gargantuak, kaka eiñaz sosiguz, eitten eban metafisikako bere eguneroko ikas-legia. Ik. komunian izan, librau. kaka jaten. esap. (AS). De miedo, asustado,-a, angustiado,-a. Bildurrez, larri, estu, kaka darixola.
kaka zaharra. interj. (TE). ¡mierda!. "Interj. que denota disgusto, contrariedad" (TE, 474).
Kaka zaharra! Ostera be jausi naiz lokatzatan! Ik. kaka. kaka-nahaste. iz. (TE). Enredo, embrollo [inmoral, turbio]. "Enredo turbio e inmoral" (TE, 474).
Han agertu zan kaka-nahastiak ez eukan akaburik. kaka-ume. iz. (TE). Niño de pañales, bebé; niñato,-a, mocoso,-a. "Niño en pañales, criatura, un menor" (TE, 474).
"Gaurko egunian, erozein kakaumek jaukaz hirurogei urte": Txantoian esakeria, larogeta urtiegaz. / Juari hamendik, kakumiori! Batzuetan esangura despektibua euki leike.
|