Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kaka.
1 . kaka. iz. (TE). Caca, excremento, mierda, heces. "Lo que defeca el intestino" (TE, 473). Munduan nola dan dana ikusmiria, kakalardua agertzen da kakatara, ongarrizko zeregin baterako. / Esr. Beti biharrian da kaka morralian! Ik. korotz, pekorotz.  Berba jenerikua da, personendako eta animalixendako balio dau. Hala be, animalixendako beste berba bat be badago: korotz edo pekorotz. Artikulua hartzerakuan izena ez da kakia deklinatzen amaierako -a berezkua izan arren; izenondua danian, ostera, bai (ikusi bere adieran).
2 . kaka. iz. (ETNO). Porquería, suciedad. "Ume berbetan, gauza zikiña, ikutu bihar ez dana aitzen emoteko esaten da". Ez eruan ahora hori, maittia, kaka da-ta.
3 . kaka. interj. (TE). ¡Mierda!. "Igual a la del General Cambronne en Waterloo" (TE, 473). Kaka!, alperrik galdu juat oingua be! Ik. kaka zaharra.
4 . kaka. izond. (TE). Fastidioso,-a. Gogaikarrixa, aspergarrixa, amorrogarrixa. Zeregin kakia, pitxoikuan kaxan, atakadore zulua eittia. Ik. kakatsu.  Mugatuan erabiltzen da: kakia.
kaka egin. du ad. (TE). Cagar, defecar. "Desocupar el vientre" (TE, 473). Gargantuak, kaka eiñaz sosiguz, eitten eban metafisikako bere eguneroko ikas-legia. Ik. komunian izan, librau.
kaka jaten. esap. (AS). De miedo, asustado,-a, angustiado,-a. Bildurrez, larri, estu, kaka darixola.
kaka zaharra. interj. (TE). ¡mierda!. "Interj. que denota disgusto, contrariedad" (TE, 474). Kaka zaharra! Ostera be jausi naiz lokatzatan! Ik. kaka.
kaka-nahaste. iz. (TE). Enredo, embrollo [inmoral, turbio]. "Enredo turbio e inmoral" (TE, 474). Han agertu zan kaka-nahastiak ez eukan akaburik.
kaka-ume. iz. (TE). Niño de pañales, bebé; niñato,-a, mocoso,-a. "Niño en pañales, criatura, un menor" (TE, 474). "Gaurko egunian, erozein kakaumek jaukaz hirurogei urte": Txantoian esakeria, larogeta urtiegaz. / Juari hamendik, kakumiori!  Batzuetan esangura despektibua euki leike.