Eibar aldeko hiztegia
leundu, leuntze. 1 . leundu (legundu), leuntze. da/du ad. (TE). Suavizar(se), ablandar(se). Leun edo leunago bihurtu, laztasuna edo gogortasuna galdu edo kendu.
Saskar harek, ez dau ezer ein gauzak leguntzeko. / Gizon arteko gorrotuak leguntzia ez bada, berriz be izango dogu gerria. / Mutillan edukaziñua leunduko zala pentsaurik. (Zirik 79).
2 . leundu, leuntze (legundu, legundutze). du ad. (TE). Afinar, alisar, suavizar; pulir. Piezen mogimenduango laztasuna arindu. / "Piezen gaiñazala zimurrik eta laztasunik barik laga" (ETNO).
Orixuagaz legundu biharra dauka giltz horrek. / Legundutzia eskatzen dabe makiña horrek darabixezen zaratak. / Leuntasun gitxi jakek hónek piezok. Ez dauaz hórrek hain gaixki; hik hutsagaittik illetia joten dok. / Beste itxura bat hartzen jok (pieziak) legundu eta gero. Ik. akabau. |