Eibar aldeko hiztegia
maillu [mailu]. iz. (TE). Mazo. Mailluka haundixa. Forjan talka egitten daben pieza astuna. Errementarixen mailluka haundixa. Baiña egurrezkua be izen leike (ETNO).
Ha bai maillu zarra! / Batzuetan maillo eta beste batzuetan jungura, ein bihar izaten da munduan. / Maillua burdiñezko buru haundixa daukan maillukia dok, perratzeko, segia pikatzeko-eta erabiltzen dana. / Jo mailluakin gogor, apurtu arte. / Maillukiak eukitzen dau jeneralian burdiñia zerian, eta maillua izan leike, mangua, eta gero bestia zilindro bat: "mazo". / Kant. Tiriki-tiki-tauki, mailluaren hotsa, laster ezkonduko da, gure neska motza.
Ik. gabi-maillu, mailluak, pikamaillu. Eibarren mailluka da normalian darabigun berbia (golpiak joteko eta ultziak josteko erabiltzen dan erreminttia); maillua haundixagua izaten da, sarrittan gauzak apurtzeko erabiltzen dana: hargintzakua, arotzerixakua...
|