Eibar aldeko hiztegia
apo. 1 . apo. iz. (TE). Cerdo semental; verraco. Hazittarako txarri arra.
"Cerdo reservado para padrear" (TE, 145).
Apua ez da okelatarako. Ik. hazittarako. 2 . apo. izond. (TE). Putañero, putero. "Apua" esaten jako andrazaliari. / Baña senarra, gizon askon antzera, emaztiari gura zetsan guztiagaz, zan azkonarra ez esatiarren apua, eta hari bihar zetsan mesedia, sarri auzuan eitten eban, nahiz bihar ixillian. (Ibilt 469).
Ik. andrazale. apotan egin. 1 . apotan egin (apotan izan). esap. (TE). Follar, joder, echar un polvo. Dirua ordainduz narrutan egin (EEE).
Ik. jo, narrua jo, txakilletan egin / ibili, sokatan egin, txolan egin. Gaur egunian behintzat, gitxi erabiltzen da.
2 . apotan egin (apotan izan). esap. (TE). Ir de putas. Putetxietan ibili.
Apotan izan da erbeste aldetik. Ik. narrua jo, txolan egin. Gaur egunian behintzat, gitxi erabiltzen da.
|