Eibar aldeko hiztegia
neska. 1 . neska. iz. (TE). Chica, muchacha, moza; niña. Heldutasunera heldu ez dan emakumezkua; ume emia.
Neskia ederra zure alabia. / Neskia jaixo jaku. / Neskaren bati errekaua eittia baiño ez palitzok (ez balitzok), laster eingo gendukek. (Zirik 126).
Ik. mutil. 2 . neska. iz. (TE). Sirvienta, criada, chica. Bihar asko batzen jako eta neskia hartu dau. Ik. mutil. Neskan esangura guztien ostian hauxe diño TEk: "En Eibar se dice así de neskatxa y neskatillia sin distinción peyorativa" (TE, 575). Gure ustez, hauxe da esan gura dabena: neskama / kriadan ordez ez ezik, baitta neskatillan eta neskatxan ordez be erabiltzen dala, inungo bereizketarik egin barik.
neska gazte. iz. (OEH). Muchacha joven. Neska gaztetxo bat sartu zan Ojanguren erretratistianera. (Zirik 50).
neska koskor. iz. (TE). Muchachita, chiquilla, chavalita. Neskatotxua; mutil koskor eta neska koskor ume nahiko hazixa izentatzeko erabiltzen dira.
Bialdirazu neska-koskorra sagar batzuk emon deixorazen. Ik. mutil koskor. neska-laguntza. iz. (ETNO). Cortejo, acción de acompañar a la chica hasta su casa, cortejo a una chica. neska-mutil. izond. (TE). Marimacho. Tabernarako nahi bezelako neska-mutilla. Ik. mari-mutil. Ez da erabiltzen.
neska-mutillak (neskak eta mutillak). iz. (JME). Chicos y chicas. Neskia eta mutilla, famelixa bateko seme-alabak; neska(k) eta mutila(k).
Ze familixa daukazue? —Neska-mutillak. / Uberako neska-mutillak alkarri eskutik obatuta doiaz. Pluralian erabiltzen da.
|