Eibar aldeko hiztegia
adabakin (arabakin, arabagin) [adabaki]. iz. (TE). Petacho, remiendo. Zulatuta edo apurtuta daguan gauza bati konpontzeko josten jakon pieza zatixa (ETNO).
Prakak, belaunetan arabakiñegaz erabiltzen zittuan. / Arrasaldetan, jostuna etortzen jata etxera, arabagiñetarako. / Hau tanborrau be, behiñ oiñ ezkeriokan baztartu laikek, horma zaharren moduan arabakiñez beteta dagok eta. Ik. txaplata. adabakiña bota / ezarri / ipini / jarri. esap. (TE). Remendar, hacer remiendos. Adabakiña edo petatxua josi.
Soiñekua eukan arabakiñak bota biharrian goi eta behe. |