Eibar aldeko hiztegia
oso. 1 . oso. adlag. (TE). Muy. Graduatzaillia da: guztiz, erabat.
Andra oso garbixa eta zintzua harek hartu dabena. / Oso aittua da hau horretan. (Zirik 65)
/ Jaso dittudan hire bertsoak oso ederki egiñak. (In Zirik 96).
/ Duke oso apal eta agintari on bat. (Ibilt 475).
Ik. txit. 2 . oso. zenbtz. (TE). Todo,-a, entero,-a, íntegro,-a; completo,-a, lleno,-a. Lauko ogi ososua jan eban ekiñaldi baten. / --Eztaok deretxorik!! Hau eztok osua! Nik betia eskatu juat! (Zirik 18).
/ Baiña horretarako agiri osua bihar dot aurraz. (Ibilt 481).
Indartzia nahi danian errepetiduta erabiltzen da: Oso-osua, ososua.
3 . oso. izond. (TE). Entero,-a, íntegro,-a, honesto,-a. Iratargi osua dago gaur gabian. / Alde guztietara, gizon osua. oso-osorik (ososorik). adlag. (OEH). Entero,-a, completo,-a; totalmente, completamente. Ososorik geldittu jako berari etxia.
/ Kintzenia oso-osorik galduta eukan. (Zirik 76).
Ik. osorik. |