Eibar aldeko hiztegia
zugatz (zugaitz, zugatx, zuraitz, zuhaitz, zuraritz, zularitz) [zuhaitz]. iz. (ETNO). árbol. Arbolia, baiña egurretarako erabiltzen dana gehixenbat: pago-tantaixak, haritzak... Frutarako diranak, esate baterako, arbolak dira beti, eta ez zugaitzak (ETNO).
Zugatzak asko janzten dabe mendixa. Ik. arbola. Azken urtiotan gaztien artian barriro zabaldu dan arren (ikastolak, alfabetatzia, EITB), jente nagusixan artian ixa galduta zeguan berbia. Halan da be, AZk jasota dauka Eibarren (zularitz), JMEk Bergaran (zuaitz) eta Elgetan (zuraritz) eta TEk Eibarren (zugatz). Guk be forma bat baiño gehixago jaso dogu Eibarren eta inguruko herrixetan, baiña erderazko maillegua (arbola) gehixago erabiltzen dau jente nagusixak.
|