Eibar aldeko hiztegia
baltz. 1 . baltz [beltz]. izond. (TE). Negro,-a. Ikatzan kolorekua. Alargun harek, soiñeku baltza eruan eban hill arte. Ik. baltx. 2 . baltz [beltz]. izond. (TE). Terrible, espantoso,-a, nefando,-a; triste, desgraciado,-a. Zeozer txarra aitzen emoteko: tristia, negargarrixa, bildurgarrixa, zoritxarrekua.
Baltza be baltza harek ein dabena. / Baltzena zan, hangotxe apopillajia pagatzeko lain be ez ebala eukitzen. (Zirik 142).
Ik. itzal. 3 . baltz [beltz]. izond. (TE). De piel oscura; moreno,-a. Ik. baltx, baltzerako. Modu afektibuan esateko, palatalizaziñua egitten da sarri, eta askotan repetiduta esaten da: baltxa, bal-baltxa, "morenito,-a" esateko.
4 . baltz [beltz]. iz. (TE). Liberal, en las Carlistadas. Txapel-zurixak herrixan sartu baiño lehen, baltzak urten bihar izan eben. 5 . baltz [beltz]. iz. (TE). Negro,-a, de raza. "Etíope de las Escrituras" (TE, 214).
Ez dogu ezagutu guk baltzik gure aldietan. baltz egin. esap. (TE). Escribir. Papelak baltz eitten kerizan edo pikatxoiakin euzki-galdatan jardun, ez da bardiña. baltza izan. esap. (EEE). Ser terrible, ser duro, ser tremendo. Baltza dok ba! Holakua be neri pasau bihar! / Hau dok baltza! Bosgarren pisutik jausi eta hor dabik dantzan. "Harridura edo haserrea adierazteko interjekzioetan asko erabiltzen da" (EEE, 24). |