Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
pitxi.
1 . pitxi [bitxi]. iz. (TE). Cosa bonita, preciosidad; joya, adorno. Gauza politta, joiatxua, edergarrixa. Pitxia jantzi eta guazen apapara. / Ene!, ze pitxi ederra ipini detsun amatxok atzamarrian!. / Hori da pitxia politta! / Ze pitxi politta dakazun!. Ik. apain, apaindurixa.  Mugagabian pitxi eta mugatuan (salbuespenez) pitxia. Ume berbetan sarri erabiltzen da, eta batzuetan erderaz berba egitterakuan be bai.
2 . pitxi. iz. (TE). Baratija, bisutería. Han dana zan pitxia. / Hainbeste pitxikin bere etxian, harrittu eban lagunori.  Mugagabian pitxi eta mugatuan (salbuespenez) pitxia.