Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gizaldi.
1 . gizaldi. iz. (TE). Generación. Belaunaldixa. / Una generación, pero generalmente se entiende por un siglo (TE, 402). Au gizaldi itzala, ainbeste gerra ezagutu dittuana! / Auakuak be, zera! konparaziño bat zertzeko ba: oin daozen honek Pedro Mari eta Alberto eta?... Ba horren bisabuelua ezautu neban. Eta horrek ya umiak dakez... Bai! hortara ba, bost gizaldi dia horrek; eta bost gizaldixan nik uste dot siglua izengo dala. Ez dot sekula aklarau, baña....
2 . gizaldi. iz. (TE). Siglo; centenario. Ehun urteko denpora-tartia, méndia. / "generalmente se entiende por un siglo" (TE, 402). Hau gizaldi itzala, hainbeste gerra ezagutu dittuana.