Eibar aldeko hiztegia
ziarzulo. iz. (ETNO). Boca de escorias. Bergamalluari begira sutegiko ezkerreko albuan daguan zulua, urtutako silikatuak urten deixen. Burdiñoletako berbia da.
Zepia, burdingaixak ekarri dittuan zikin berotuetatik sortutako silikato nahaste bat da, silikatuok urtu egitten dira eta ziarzulotik urtetzen. / Ziarzulotik doiana da miaren errauts eta loikerixia. Holan garbitzen da burdiñia. Hau astunago dan legez geratzen da ora bat eginda sutegixan, eta urten dau gaiñeztu jakon loikerixiak, zein geratu dan zapatuta. |