Eibar aldeko hiztegia
1 . karraska (karraka) [karraka]. iz. (ETNO). Lima. Metala edo zura bardintzeko edo leuntzeko galtzairu tenplauzko barra koskaduna.
Alikia jaukek karraka guztiak. Ik. lima. karraska latz. iz. (ETNO). Escofina; raspa. Lima latza, lakarra. Arbastuan (desbastian) erabiltzen da.
Ik. lima latz. karraska-hauts (karraskin) [karraka-hauts]. iz. (ETNO). Limaduras. Metal bat karrakatzian edo limatzian sortzen dan partikula-moltzua edo hautsa.
Ez da ona lurrera karraskiñak botatzia
Ik. lima-hauts. Lima-hauts da gehixen erabiltzen dana. |