Eibar aldeko hiztegia
zurittu, zuritze (zurittute) [zuritu]. 1 . zurittu, zuritze ( zurittutze) [zuritu]. da/du ad. (TE). Emblanquecer; blanquear, pintar de blanco. Kolore zurixa hartu edo emon.
Zapixak euzkittan zuritzen dira onduen. / Itxura gaztiagua izateko, arpegixa urunakin zuritzia gura izaten eban. / Sasoi baten, baserri guztiak zuritzeko agindua egon zan. / Iraltseruak aindu desku Sanjuanak aurretik etxia zurittutzia. / Loteixa zurittu, apaiñdu eta ondo janztia. (Ibilt 466).
2 . zurittu, zuritze [zuritu]. du ad. (NA). Pelar, mondar; desgranar. Azala kendu. Frutia, artua, babak...
Gure amamak eta, zer?! Pentsaizu zela bizi zian, trankil bizi zian, trankil! trankil! Biharrak eitten zianian, artua bakizu, burua? batu buruak kanpuan, ero soluan, ekarri burdikaria, itzuli zerian, ganbaran! -ganbarak be ederrak danian orduan- eta afaldutakuan, auzora, txandan! auzora, zuritzera; eta hantxe, horas muertas hantxe, kontuak kontau eta han.... |