Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kordel.
1 . kordel. iz. (ETNO). Palangre. Aingiriandako kordelak erabiltzen dira. Kordela da, ba, tanzia hartu, peskarako sokia, eta soka nagusittik, beste soka motzaguak lotu. Eta puntan amuak. Eta gero, kordela, punta batetik ligorreko harrira lotu, ez deixan alde ein, eta beste muturrian punta-harrixa lotu, barrenera juan deiñ. Bertan laga, eta hurrengo egunian ia zer jausi dan begiratu. / Kordela zer dan apuntau bihar dok? Hori edozeiñek jakik! Hik ez, baiña bestela edozeiñek!. Ik. agorra egin, lihorreko harri, punta-harri, retel.
2 . kordel. iz. (ETNO). Cordel para medir los ganados; medida de cuerda. Kordela ganaua neurtzeko soka bat, ontzatik ontzara markak daukazena. / Kordela illobalia baiño sendotxuagua izeten da, eta gero eukitzen dittu, ba, neurrixak. Eukitzen dittu zortzi ontza, edo hamar ontza. Gero ontzetatik pixua kalkulatzen da gitxi gorabehera. Ez dozu sekula entzun, ee?.  (...) Para saber la cantidad de erraldes que podía llegar a tener el animal, lo calculaban por medio de una cuerda a la que llamaban kordela en la que estaban marcadas con hilos de colores y regularmente distribuidas las medidas denominadas arrak y ontzak midiendo la envergadura de lanimal desde la testud a las patas traseras y también alrededor del cuello" (EOYE, data barik, 306. or. (JEL)).