Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
txarrantxa.
© Anaje Narbaiza
1 . txarrantxa. iz. (ETNO). Brazo lateral. Etxian eskeletuan zati bat da. Itxuraz antzerakuak izan arren, eta zutabieri eusteko balio arren, txarrantxak eta besuak ez dauke bixak funziño bat: besuak frontalan pixuari eusten detsa, goittik beherako indarra; txarrantxiak, barriz, angulua mantentzen dau, zutabia aldietara mobidu ez deiñ. Ik. habe, tenteko, frontal.
© Oñatiko Liburutegiko taldea
2 . txarrantxa. iz. (ETNO). Carda para limpiar el lino. Liñuan prozesuan erabiltzen dan azkenengo erraminttia. Karda haundi bat da, liñua harrotu, gozatu eta harixa apartatzeko erabiltzen dana. Txarrantxiakin liño-azauetatik izpixak etaratzen dira: kirrua (fiña) eta amelutia (takarragua)
3 . txarrantxa. iz. (ETNO). Cepillo metálico para limpiar a los ganados. Ganauak iñora eruan baiño lehenago, txarrantxiakin ondo garbittu bihar dira, urakin. Ik. karda.