Eibar aldeko hiztegia
alotz (arotz, aroz, arrotz, alkotz, aotz). iz. (ETNO). Cascabillo del trigo. Arotza da gari-alian telia; garixan azala, bere azaltxua, geratzen jakona. Arotza ariña izaten da, ta alia izaten da astunagua. / Gero, garixa jo ta gero, gari-pillia egoten zan denpora batian hantxe. Eta gero sartzen zan gari-garbitzeko makiñan. Honek eitten dau garbi-garbixa, ba, garialia batetik, eta galburuak bestetik, ganauak txahala eitten zebanian-eta emoteko. Eta haixiak alotza botatzen eban kanpora, urrin. Kaskariari alotza esaten jakon; alotza edo arotza, igual da. Belagixa erabiltzen zan gari-aliak jasotzeko; alotza ez, alotzandako eskuaria. Alotza erabiltzen zan oillueri azpixa eitteko eta... Dana aprobetxatzen zan ha be! Eta ortuan mallabixari, mallabi haundixari, arotza ipintzen jakon, bedarrik urten ez deixan. Tapau dana, tenporaldi baten; gero simaurra. Dana aprobetxau! Ezer ez zan galtzen basarrixan! Ezta ezebez! Dana aprobetxatzen zan!. / Garixa arrotzakin, baiña gero ha makiñiakin garbitzen zan! Makiñiak garbitzen jok gero, haixiakin, ri-rri-rri, ta garixak garbi-garbixak urtetzen juan behera, granua, eta zikiña beste leku batera. |