Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
astozara. iz. (ETNO). Cesta para incorporar al burro; cesta que carrea el burro. Astuari ipintzen jakozen zarak. Ik. otzara, zara, otarra.
astrapala. iz. (EEE). Alboroto; jaleo; lío. Azken tantuan txapapera bota ebanian frontoian urten eban astrapalia, siñistu eziñekua. / Txirrita Plazentzian bizi zan artian, gertaera bat zala ta nahikua astrapala (zalaparta) sortu zan. (Zirik 59). / Gaur berandu jaiki non eta or ibili non goiz guztia astrapala baten. / Zuk astrapalia ugari ta lan gutxi. / Gertaera bat zala ta nahikua astrapala (zalaparta) sortu zan. (Zirik 59). Ik. zarraparra.
astronomia. iz. (OEH). Astronomía. Matxin eta Txomin astronomiaz berbetan ziharduelako ez harrittu
irakorle. (Zirik 108).
astun.
1 . astun. iz. (TE). Peso. Lurrak gorputz bati eraindako erakarpen-indarran neurrixa. Esanahi honekin ez da astun erabiltzen pixua baiño. Gauza guztiak dabe astuna. Ik. pixu.
2 . astun. iz. (TE). Gravedad. Grabitaziñuan ondorixua dan indarra. Indar honi grabedadia esaten detsagu. Astunak gaittu zuti lur gaiñian Ifar aldetik garanok, eta Hego aldetik diranak. Ik. pixutasun, astuntasun.  Ez da erabiltzen; grabedade, grabedadia da normalian darabigun berbia.
3 . astun. izond. (TE). Pesado,-a. Beruna lako astuna da gauza hori. / Eta beste milla hitz astun eta samurren ondoren, hilldakuan soña luze laga eban lurrian. (Ibilt 489). / Andra barritsuak ez zetsan esan gura zergaittik, gauza astuna zalako edo biharbada gauzia astunagua eitxeko. (Ibilt  471). Ik. pixotsu.
astundu, astuntze ( astundutze). da/du ad. (TE). Hacer(se) más pesado, aumentar peso. Astun edo astunago bihurtu. Gauzak busti ezkero, astundu eitten dira. / Tratulari harek, plazarakuan, hegaztixak astundu guran artalaz betetzen zetsen zorrua. / Saltzera urtetzerakuan, harrikatza busti eitten eben, astundutziarren. / Ontzixak itsasuan gobernau ahal izateko, astuntzia bihar izaten dabe.
astunki. izond. (TE). Pesado,-a. Astunkixa da zuk diñozun liburua, arrara baten irakorteko. Ik. astunko, astun.  Ez da erabiltzen.
astunkizun. iz. (TE). Aditivo para aumentar peso. Urunak asko balio ebanetik, iraltsua astunkizuntzat.  Gitxi erabiltzen da.
astunko. izond. (TE). Pesadote.
Astunko. gatxiz. (TE). Astunko (apodo). Astunko, Italiara juan zanian armak saltzera... / Betiko, Erdiko, Lauko, Astunko, Aixelko, Otsoko, Basako...
astuntasun.
1 . astuntasun. iz. (TE). Peso. Pixua. Zergaittik ez destazu jasotzen astuntasun garratz hau? (PM, Job, VII-17). Ik. pixutasun.
2 . astuntasun. iz. (TE). Gravedad. Astuntasuna da korputzak alkarrendako dauken berezko guria. Ik. pixutasun, astun.
astuntsu. izond. (TE). Pesado,-a. Beruna beziñ astuntsua.  Gitxi erabiltzen da; horren ordez astun edo pixutsu erabiltzen dira.
astuntsutasun. iz. (TE). Densidad. Uran astuntsutasuna, haundixagua da orixuana baiño.  Ez da erabiltzen; densidade da erabiltzen dana.
© Jaione Isazelaia
asun. iz. (TE). Ortiga (Urtica dioica). Lehenago, gaitz askoren osabidia asunegaz bizkarra igortzia izaten zan.
asunur (asun-ur). iz. (TE). Infusión de ortigas. Asun-ura, odolanandako ona dala esaten dabe.
© Jaione Isazelaia
asunarrabixa. iz. (ETNO).  Landara izena da.
asuntza. iz. (TE). Ortigal. "Lugar donde abundan las ortigas" (TE, 207). Pagatza, Asuntza, Azurtza, Ariatza...
Asuntza. b. iz. (TE). Asuntza (caserío de Mallabia). Eranari lagata, Asuntzan hegaztixak haztia pentsau eban, baiña belu.  Asuntza basarrixa izatez Mallabikua da, TEk Ermukua dala diñuan arren: "Caserío en Ermua" dala diño (TE, 207). Mallabixan Asuntze esan eta eskribitzen dabe gaur egunian.
atabal. iz. (ETNO). Tambor pequeño. Atabala tanbor zapal eta zabala da, gerrira lotzen da eta esku bikin joten da. Tanboliña, barriz, estu eta luziagua, ezkerreko besotik txintxilik eruaten da, eta esku bakarraz joten da. Ik. tanbortero.
atabalero. iz. (ETNO). Atabalero,-a. Musika taldietan atabala joten dabena, ritmua eruateko. Ik. tanbortero.
© Jaione Isazelaia
atai (atei) [atari]. iz. (TE). Cercanías de la puerta, zona exterior; portal; antepuerta; zaguán. Basarrixan aurrekaldia, ate pareko ingurua. Atso mordo batek hartzen eben ataixa, kartetan eitteko.
atai-aurre [atari-aurre]. iz. (TE). Parte delantera del portal; espacio delante del portal. "Espacio propio delante del portal" (TE, 184). Atai-aurrian, harmaillak alde banatara, ifar-haixetan kontuak esateko.
ataiko ate (ataikate, ateikate). iz. (TE). Puerta principal, de entrada. Ataiko atia zan, zaldi gaiñian barrura sartzeko beste haundixa.
ataka. iz. (ETNO). Portillo. Ate txikixa. Atakia edozein ate txiki izan leike: karobikua, labakua...