Eibar aldeko hiztegia
behe. 1 . behe. iz. (TE). Bajo (de una casa); planta baja. Etxe barrixan behiak, errenta haundixa emoten detse jabiari. / Behe-behiak, Infarnuak esatia beste, antxiñakuak behe-behian jartzen zittuelako hildakuen kerizak. Beherengo aldia esateko berbia repetidu egin leike: behe-behia.
2 . behe. postp. (TE). Bajo, conforme a, según (pej la ley). Jaungoikuan legian behian. / Aintzailliak legian behian ez diran lekuan, enparaua bendekua. / Juramentuan behian ataratzen badetsazu beste emakumeren bat dabela maitte, sinistixozu. (Ibilt 481).
/ Ez zeixola [...] haren izenik eskatu, bixen arteko tratua zalako, juramentu behian, iñori ez esatia. (Ibilt 481).
Esangura abstraktua dauka, arduriana gehixenbat.
3 . behe. postp. (TE). De bajo de. Lekuzko esanguriakin berba askotan lexikalizauta dago zihero, bai izen arruntetan bai toponimixan, -be /-pe formia dabela. Esate baterako: "Orbe, Mayorbe, Ayerbe; Errotape, Axpe, Arkatzpe" (TE, 230), nahiz eta TEk atzizkitzat joten daben. Beste batzuk lexikalizaziño bidian dagoz: mahaipe, sillape eta abar.
behe-laiño. iz. (ETNO). Niebla; neblina. Ik. ifar-lauso, ifar-laiño, lanbro-laiño, trumoi-hode, trumoi-laiño. beheko su. iz. (TE). Hogar (chimenea), fuego bajo. Lehen, beheko-sua, egurrakin mantentzen zana, etxe guztietan zan. Ik. goiko su. behia jo [behea jo]. esap. (OEH). Caer(se) al suelo; derrumbar(se), desmoronarse. Leihotik ainduko balitzaz, seguru zan behia jota hazurrak apurtzia. (Ibilt 461).
behian. 1 . behian [behean]. adlag. (TE). Abajo. Osabak behian eta gu goixan bizi giñan. / Beherutz errezago gorutz baiño. / Behetik gora, arnasia estutzen da. / Behetitxik dabil gaur Goimendiko gizona. Anton. goixan. Beste kasu markak be hartu leikez: behetik, behera, beherutz, beheraiño(k). Ablatiborako TEk gaur egunian raro egitten jakun forma bat dakar: behetitxik [behetik intensibuan].
behian gaiñian [behearen gainean]. adlag. (AS). En el suelo. Behian gaiñian etzan zonan hire ahiztia. |