Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gixarra.
1 . gixarra [gihar]. iz. (TE). Músculo; magro, carne magra; fibra, nervio. Argala baiña gogorra, dana gixarria zan ba ha gizona. / Txorixuek be eitten zien: gixarrak apartau, ta gixarrak txikittu, zertu, ta piparrak. Piper naturalak eukitzen genduzen hiru bat egunian beratzen, harek estutu ta harek kaldo sendo-sendo-sendua! Hamasei kiloko, libra bat gatz! Hori bota ta hiru bat egunien egoten zien bueltak emon ta bueltak emon, hartu deixen, ezta? zera, gustua. Ta gero bete harek be. Atzaparrakin bete ta lotu ta esegi ta... beheko sutan, "ño!" erre hantxe ta ogibittartian hartu ta txarra ezin izan! Harek bai ba zien txorixuek, ez oinguek!. / Alkar ezagutze honek ez detsa kalterik egingo euskerian gixarrari ta euskaldunen izakeriari. (Zirik 6). Ik. urdai, jamoi, pernil, urdaiazpiko, urdaigixarra, hirugixarra.
2 . gixarra [gihar]. iz. (ETNO). Segunda capa de los troncos. Hori "azaleko gizena" lehelengo! "Azaleko gizena". Osake, egurra ein barik dagona dok ha. Barrukua "gixarria" esaten jakona; ta barru-barruan "huna" esaten jetsagu guk, barruan bigununia eukitzen dabena batzuetan. Egurran "bihotza" esaten jetsek beste batzuek, ta total dana bat izango dok! Pertsoniak barruan dakana be huna dok. Gaztiak dana eukitzen jok; zahartzara gastau eitten dok. Kipulia, barriz, zahartzara gehixago / Egur guztia ez dok bardiña. Zati desbardiñak jakaz. Lehenengo, azalan azpixan, gizena datok, gizena edo lakia. Iguala dittuk. Gero, barrurago, gixarria; eta erdi-erdixan bihotza. Gizena biguna izaten dok, eta gixarria askoz gogorragua eta illunagua.
gixarria euki (gixarra euki). esap. (AS). Tener músculo. Gixarra daka horrek.