Eibar aldeko hiztegia
bat. 2 . bat. izord. (TE). Uno,-a. Batek ez daki nola berba eiñ haregaz. / Andraren bat izan da hamen nere billa? / Lapurren bat izan da gure etxian, dana dago ba bere lekutik atarata. -(r)en bat egitturiak esangura indefinidua dauka: alguno, alguna.
-(r)en bat. zenbtz. (EE). Alguno,-a; unos,-as. Zenbatzaille zehaztubakua.
Baten batek emongo detsa kaferen bat edo holakoren bat, engaiñauko juek.
/ Etxeren bat erosiko dabela esan dau.
/ Ez jakixat noiz, baiña egunen baten agertuko dok.
/ Hamarren bat lagun ibiliko ziran koko jantzitta.
Ik. bateronbat. Gixi gorabeherako kopurua adierazteko erabiltzen da.
bat (bi, hiru) baietz. iz. (ETNO). Apuesta a que sí se echa un (dos, tres) txirlo(s).
bat ... . zenbtz. Ik. bat ... beste ... / bata ... bestia .... bat be [bat ere]. zenbtz. (TE). Ninguno,-a; nada. Gaurko batzarrera, bat be ez (da etorri), iñor be ez.
/ --Da; zenbat? --Jangoikuak aiña. --Bat orduan? --Ez, ba-pez! (Zirik 123s).
Ik. iñobe (ez), bapez, bape. Ezezko esaldietan.
bat bi hiru eta lau. zenbtz. (IL). A la una, a las dos y a las tres. Jolasetan kantatzeko edo jokuetan hasieria edo urteeria emoteko.
Kant. Bat, bi, hiru eta lau / Txomiñek andria falta dau / Txomiñek dauka dendia / sagar ustelez betia / sagarrak saldu orduko / topatuko dau andria.
Ik. balio, hiru, lau. Antxitxiketa karrera bat egitteko urteerako erreixan jartzen giñanian,
urteeria edo salidia emoten ebanak esaten eban: Ia, danok prest:
bat-bi-hiru ta lau! eta antxitxiketalarixak karreran hasten ziran.
Halaxe dogu, esate baterako, honako herri-jolas kantutxu hau be, lau
konpasek markatzen dabena, zera, solfeauko bagendu, konpasilluan
jarriko gendukiana: Bat, bi, hiru ta lau ... (IL).
bat edo beste (bat ero beste). izord. (TE). Alguno,-a; alguno,-a que otro,-a. Bat edo beste, belu baten, agertu ziran. bat egin. du ad. (TE). Unir, hacer uno, unificar; juntar. Batu. Ez ziran ondo konpontzen alkarrekin, baiña bat eiñ eben gure kontra. Ik. batu. bat esanda bera bez. esap. (TE). Ni uno solo. -Jende asko izan da batzarrian? -Bat esan da bera bez!
bat-batera. adlag. (TE). De repente, de pronto, súbitamente. Han ziran millaka gizonak, bat-batera orruaz hasi ziran. Ik. batera. bat-batian [bat-batean]. adlag. (OEH). De repente, de improviso. Behin, berekautan euala, bat juan ei jakon, ta bat-batian soltau ei zetsan. (Zirik 111).
bat-bera. esap. (OEH). (Ni) uno sólo. Botikarixuan emaztiak, bere ezkutu-lekutik autu honen hitz bat-bera be galdu ez ebanetik, pentsau eban berak be aurkittu ebala bere zoritxarran erremedixua. (Ibilt 472).
Ezezko perpausetan erabiltzen da normalian: bat-bera be ez.
bata. iz. (TE). As en los naipes, en la baraja. Izatez, bat numerua da, artikuluakin.
Ubedak eban bata, eta Gollibarrek hirua. Ik. bateko. Beti forma mugatuan erabiltzen da.
bata(k) bestia. izord. (TE). El uno y el otro, la una y la otra; el uno al otro, la una a la otra. Izenordain alkarkarixa da.
Batak bestia maitte izatia aintzen desku Ebanjelixuak. / Ezin dabe batak bestia ikusi. / Bata bestian atzetik datoz. Ik. alkar. Forma mugatuan erabiltzen da eta ez dittu deklinaziño marka danak hartzen. Esate baterako, ez da nominatibuan, partitibuan eta prolatibuan erabiltzen. Lekuzko kasuetan bizidunen formak erabiltzen dira. / Aditza NORK duna bada "batak", eta ez bada "bata".
bataz beste [batez beste]. adlag. (TE). Por término medio; generalmente. Bataz-beste, hogei errialian saldu da gaur bildotsa. batek badaki (batek daki). esap. (TE). !Quien lo sabe!, ¡Cualquiera sabe!. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun!
Ik. jakin, nork daki. Normalian dana dalakua jakitzia gatxa danian erabiltzen da.
baten. adlag. (TE). En una ocasión, una vez; en cierta ocasión. Izatez, bat numerua inesibo kasu markia dabela da.
Panplonan izan naiz baten. / Baten, euzkixa illundu zan egunan erdixan. Ik. behin batian, behin. batera. 1 . batera. adlag. (TE). Al mismo tiempo, a la vez ; al unísono. Guregaz batera, era askotako famelixak etorri ziran honutz. 2 . batera. adlag. (TE). De repente, de pronto, súbitamente. Derrepentian (AN).
Onduen zala pentsatzen ebanian, batera etorri zan lurrera. / Batera-batera etorri jakon ondoeza. / Pentsau eben Dukia batera-batera zoratu zala. (Ibilt, 490).
Ik. bat-batera, baterako. Indartzia nahi danian, repetiduta erabili leike: batera-batera.
batera eta bestera. adlag. (TE). De un lado para otro, de un lado a otro. Batera eta bestera, eguna emon dot ganora barik.
bateronbat [bat edo bat]. izord. (TE). Alguien, algún/alguno que otro, alguna que otra. Bateronbatek topauko eban zuk galdu dozun eraztuna. / Baiña beti etortzen zan bateronbat.
/ Bateronbat bialtzeko hara, fabrikia ipini bihar dala martxan edo zeozer.
/ ...ta banan-banan, banan-banan begiratu ustelduta edo bateronbat badao, porsiakaso.
/ Bateronbaten gaizki esanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi hau berari entzun arte. (Ibilt 479).
Ik. -(r)en bat. "Bate(ro)nbat izenordainaren segida osoa aurkituko dugu Eibarren: bateronbatek, bateronbategana, bateronbati, bateronbaten, bateronbategaittik..." (EE).
bateronbatzuk (bateronbatzuek) [baten batzuk]. izord. (TE). Algunos,-as, unos cuantos, unas cuantas. Bateronbat-en plurala.
Bateronbatzuek pozik aittuko eben barri hori. / Bateronbatzuk agertuko dira gure alde. / Etorri aurretik batedonbatzuek kontau bihar izan zetsen Eibarren "gorri" asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. (Zirik 104).
|