Eibar aldeko hiztegia
zer (ze). 1 . zer (ze). gald. (TE). Qué. Nominatiboko formia da.
Zer da hor dabillen zarata izugarri hori? / Zer gizon ez zan bigunduko ha umia ikustiagaz? / Zergaittik esan destazu guzurra? / -Zergaittik ein dozu hori? -Goguak emon destalako. Zeregaz neukalako. / Ze gauza ederra danok bat einda bizi izatia! / Zer gauza ederrak Jaungoikuagandikuak! / Zerek ekarri detsuz buruko min guzti hórrek? / Zergaittik dago aitta haiñ hasarria? / Zerk bildurtu zaittu ez agertzeko? / Zertako etorri giñan gu mundura? / Zertarako -ziñuan-, izugarrizko gerra hau? / Ia zer tamañokoak bihar ditturan. (Zirik 81).
/ Zer arraixo darabik? (Zirik 121).
/ Hi, esaidak aurtengo jaixetan zer piezatsuk jotia nahi dozuezen. (Zirik 20).
/ Zer iritzi jak konziertua? (Zirik 85).
Ik. zer moduz, zer barri, haze, hara zer. Izenordain zehaztugabe moduan, edo izenan onduan determinatzaille moduan erabiltzen da. Baitta egittura adierazkorretan be: ze(r)...! . Kasu markak hartu leikez: zerek /ze(r)k (ergatibua), ze(r)gaittik (motibatibua), zerta(ra)ko (adlatibo-destinatibua)...
2 . zer (ze). iz. (TE). El/lo qué; objeto, cosa; cosa indeterminada. -Zergaittik ein dozu hori? -Goguak emon destalako. Zeregaz neukalako. Ik. baitta zera be, zera. 4 . zer (ze). adlag. (OEH). Qué, cuán. Orduantxe konturatu zan emazte ona zer ederra zan, azal eta barru. (Ibilt 466).
zer asko (ze asko). esap. (TE). Muchas cosas. Gauza asko.
Alperrik kontuz ibilli, haregaittik be, ze asko badiñue. Lokuziño hau bitxi samarra da; gitxi erabiltzen dala esan leike.
zer ba (ze ba). esap. ¿Por qué?, ¿pues?; ¿pues qué?. Zer ba? Ixildu eingo nintzan neuk errezoia eukitta?
/ --Gaixorik ei dagok. --Zer ba, bedar txarren bat jan jok ala? (Zirik 13).
/ Hik [...] erregetzarako eztok balio. --Zer ba? --Ba, hogei-errialekuetan hire bururik ezin leikialako kabidu. (Zirik 61).
Ik. zer dala eta. zer da. esap. "Abreviación de ¿zer barri da?" (TE, 731).
Zer da aspaldi honetan gure herrixan?
/ ---Zer da Patxiko; bihar asko egiten al da? (Zirik 55).
Ik. zer barri. zer dala barik. esap. (TE). Sin motivo; sin causa justificada. Zer dala barik, bota ninduen kalera. zer dala eta (zer dala ta). esap. (TE). ¿Cómo es que?, ¿a qué viene?, ¿a santo de qué?. Zer dala ta aittatu dozu bihar ez zan gauzia? / Zer dala-ta asmau heban gizur hori? (Zirik 28).
/ Ez dakigu zer dala-ta berbatu ziran lagun bi. (Zirik 67)
Ik. zer ba. zer edo hala. adlag. (TE). De alguna manera. Zer edo hala, amaittu genduan ha auzixa. Ik. nolabaitt, zedoalan, zelan edo halan. Ez da erabiltzen. Zelan edo halan da gehixen erabiltzen dana.
zer ikusi. iz. (TE). Cosa que merece ser vista, cosa/s que ver. "Cosa que ver" (TE, 732).
Herri hartan ez dago zer ikusi haundirik. Ik. zerikusi. zer oste (ze oste). esap. (TE). ¡Qué carajo!, ¡qué ocho cuartos!. Ze karu eta ze oste! Esaixok juan deilla kakatara!
/ Esr. Zer óste eta zer móste!
Ik. oste. "Entra en frases en que se rechaza alguna proposición" (TE, 731).
zeregaz. mend. Con lo que. [Dukia] lehen baiño lagun hobia agertzen zan zaldunantzat. Zeregaz Dukesia ariñ konturatu zan eta [...] jakin gurarik ebillen hori zergaittik. (Ibilt 481)
/ Zaldunan lagun izan zan gauan ikusi eban guztia [...]. Zeregaz emazte ezarrixa, agertu zan osatu balitz letz. (Ibilt 486).
/ [Zaldunak] gehixago ez zetsan iñoiz ezer aittatu Dukesiari [...]. Zer(e)gaz Señoria ebillen oso hasarre. (Ibilt 476).
Ez da bape arrunta.
|