Eibar aldeko hiztegia
gain. Ganecoaren ganean. (...) "Que lo pueden echar ganecoaren ganean (gaiñekoaren gaiñean)" (EOYE, 1508, 237. or. (JEL)). "Palatalizaziño barik islatzen dau orduko kaligrafoak. Zenbat eta atzerago historixan orduan eta bizkaieraren osagarri gehixagi dakaz Eibarko euskeriak" (AN).
1 . gain (gaiñe). iz. (TE). Cumbre, cima; alto. Akondia gaiña, Arrate gaiña, Aritxixoko gaiña, Azkarate gaiñia. / Elorreta gaiñia, aukerako tokixa bazkari eder bat eitteko. / Aizgorri gaiñian, ermittia gordeleku genduala, ein genduan gau guztia. / Gaiñik gaiñ, Akondiatik Arratera, mendirik mendiko letañia juaten zan, Asensio bezperan. Beste esangura batzuen artian, toponimuetan erabiltzen da, eta sarri lexikalizauta dago.
2 . gain. postp. (TE). En; sobre, encima. Ibargain, Pitxargaiñ, Eibarren. / Gure gainetik dago legia. / Ez dago norberan gain gura eta ez gura izatia. / Hegan itsasuen gaiñetik, itxulitzen dira hegazti hárek. / Zaldunak danen gaiñ maitte ebana. (Ibilt 484).
Lekuzko egitturetan erabiltzen da, nahi bizidunetan nahi bizigabietan; esangura konkretua nahi abstraktua euki leike. Bizigabietan, normalian berba konpuestua egitten da, edo lexikalizaziñuak: Ibargain eta abar. Bizidunetan, gain esanguratik aparte, inesiboko -gan atzizkixan lekuan erabiltzen da: neregan = nere gain. Bai aurrekuak bai postposiziñuak kasu markak hartu leikez: gaiñian, gaiñetik esate baterako.
3 . gain. postp. (TE). Además de; aparte de. Zuk esan dozunetik gaiñekua neria balitza, ondo nitzateke. / Honegaz, lehengo zapuan gaiñ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo haundixak. (Ibilt 482).
Bai aurrekuak bai postposiziñuak, kasu markak hartu leikiez.
4 . gain. postp. (TE). Acerca de, sobre; en relación a; relativo a; en lo que respecta a. Zuk atara dozun autuan gaiñian, gauza bat esango dot... / Laster igarri zetsan bere gain barre eitteko goguak zirana. (Zirik 59).
/ Senarrak [...] ez zetsan iñori ezer agertu autu triste haren gaiñian. (Ibilt 465).
/ Dukiak ipiñi ebala jakiñian bere emazte bihurrixa, ixilleko maitetsu bixen artian zan aiskidetasunan gañian . (Ibilt 488).
Berbetako konturen bat danian erabiltzen da. Ez dauka leku esangurarik. Bai aurrekuak bai postposiziñuak berak, deklinaziño kasu markak hartu leikiez.
gaiña hartu. esap. (TE). Coronar una cumbre. Gaillurrera igo.
Nekez baten, Elosu gaiña hartu genduan. gaiñetik egin. esap. (TE). Responder desde una posición de fuerza. Jarki, aurre egiñez erantzun. /
"Responder con más carácter, autoridad o convicción" (TE, 386).
Alperrik uezaba gogorra izan, gaiñetik ein zetsen bihargiñak, errezoiz beteta ziralako. / Kontuz hi neri gaiñetik eitten! gaiñez egin. esap. (TE). Rebosar, desbordarse, salirse. Auzokuegaz barriketan, sukaldiakin ahaztu eta lapikuak gaiñez ein detsa. gaiñik gain. esap. (TE). De cima en cima. Gaiñik gaiñ, Akondiatik Arratera, mendirik mendiko letañia juaten zan, Asensio bezperan.
|