Eibar aldeko hiztegia
ipoin (ipuin) [ipuin]. 1 . ipoin (ipuin) [ipuin]. iz. (TE). Cuento, fábula, relato. Fikziñozko narraziño laburra, idatziz edo ahoz-aho jasotako kontakizuna, legendak eta alegiak. Hori da otsuan eta arkumian ipoiña bezela. / Txikittan, Peru ta Marixan ipoiñak esaten genduzen eskolako ataixan. / Herri ipuiñak. (Ibilt 453).
/ Hirurogeita hamabi ipoiñ dira liburuaren orrixen barruan. (Ibilt 453).
/ Egi-egixa ei da; beste ipoin honen moduan. (Zirik 81).
/ Jarraittuko dot aurrera be ipuin batzen. (Zirik 7).
Ik. ipoiñak esan, lamiña, sorgin, jentil. 2 . ipoin (ipuin) [ipuin]. iz. (NA). Palabrería; mentira, engaño. Barriketia, berba-jarixua. Baitta gizurrezko atxekixa eta jarduna be. Ipoiña horrek ugari, baiña ez jok, sekula, ganorazko gauzarik egin. / Biharrera ez juatiarren sekulako ipoiñak asmatzen dittu. / [Medikuak] ipuiña besterik etxaukek. (Zirik 52).
Ik. ipoiñak esan. 3 . ipoin (ipuin) [ipuin]. iz. (NA). Tema, suceso, asunto; chisme, cotilleo. O! gerrako ipuiñak ondo urten detsez hari: erretirua kobratzen dau behintzat!. / Han etorri dia Santagera kantak, eta San Blasen ipoiñak eta lehenako erropak eta... / Ai! zuek hor! ipuin guztiak kontatzen! / Ondo gordetzia ixilleko ipoiñori. (Ibilt 484).
ipoiñak esan. 1 . ipoiñak esan. du ad. (TE). Contar / narrar cuentos. Txikittan, Peru ta Marixan ipoiñak esaten genduzen eskolako ataixan. Ik. ipoin. 2 . ipoiñak esan. du ad. (TE). Poner excusas con engaños; contar cuentos (chinos). Guzurrezko atxekixak jarri Zorrari erantzun biharrian, ipoin batzuk esanda itxuli dau. Ik. ipoin. |