Eibar aldeko hiztegia
ni. izord. (TE). Yo. Nominatiboko formia da. / "Forma del nominativo y el acusativo de la primera persona del singular" (TE, 576).
Ni naiz gizon bat, arduraz betia. / Galdu gura izan ninduan ni. / Nere onerako edo txarrerako, ni zu baiño zaharrago naiz. / Nik zuretako, daukaran guztia. / Nik jo-eta apurtu neban, errezoia neukalako. / Neretako gura dot toki hau. / Beittizu mezedez, jauna, senarra neragana zergaz itxuli ia erremedixorik dozun. (Ibilt 472).
Ik. nere, neu, neure. Kasu markak hartu leikez: nik (ergatibua: "Nominativo de la primera persona agente del singular de los verbos transitivos" (TE, 576)), neri, nerekin, nigaz, neretzat, neretako...
ni neu. izord. (TE). Yo mismo,-a. "Ni-ren indartzaillia. / 1. graduko indartutako formia da, repetiziñoz, nominatibokua.
Nik neuk behintzat ez dot bururik jatxiko. |