Eibar aldeko hiztegia
ukatu, ukatze (ukatutze). 1 . ukatu, ukatze ( ukatutze). du ad. (TE). Negar, desmentir. Ezetz esan.
Alperrik hartu eben estu, gauza guztiak ukatu zittuan. / Dana ukatutzia, motxaillen igesigarririk onena. / Ukatziak gizonen artian balio badau be, ez Jaungoikuan aurrian. / Eziñ ukaturik egixa. (Ibilt 466).
Ik. uko. 2 . ukatu, ukatze. du ad. Denegar, retirar; rechazar. Ezezkua emon, onartu ez.
Danerako eskatu bihar zan baimena eta iñoiz ukatu be egin zeskuen. / Premiñan daguanari laguntza ukatzia ez dago ondo. / Nik agur egin eta berak ukatu. / Errepublika denporan Plaentxiako alkate izatia ukatu ei eban. (Zirik 100n).
/ Ez zala munduan gauzarik ukatuko zetsenik. (Ibilt 455).
|