Eibar aldeko hiztegia
zildu, ziltze ( zildutze). da ad. (TE). Brotar, echar brotes; florearse las plantas y verduras. Lur azpiko landareri kertena egittia, gero loratzeko: kipuliari, porruari... Normalian, gordeta daren bittartian. Baitta ortuan be, eta orduan ez dabe balio jateko, bihotza gogortu egitten jakuelako (ETNO). / "Florearse. Se dice de algunos productos de la tierra, como la cebolla, la patata, etc." (TE, 736), "Se dice de algunos productos de tierra que florecen en depósito" (TE, 736).
Kipulia zildu jaku dana amaittu baiño lehen. / Gaur plazara agertu dan berakatza, zildutakua. / Udabarrixakin zildutzia dau kipuliak. / Behin sasoi honetara ezkerik, jakiña da porrua ziltzia. / Horrek porruok ziltzera doiaz eta kendu egin biharko dira. Kipulak be ba, ziltzera doiaz. / Berakatzak lehelengo zildu egitten dira eta zahartutakuan aroldu. / Berakatz klase batzuk zildu egitten dira baiña beste batzuk ez: lehen egoten zan klasia ez zan ziltzen. Klase bi dagoz, ziltzen diranak eta ez diranak. Ik. erne, aroldu, garatu, igo, lorara etorri / juan, makillatu. |