Eibar aldeko hiztegia
5 . arte. postp. (TE). Hasta. "Gero arte, gaur arte, oiñ arte, bixar arte; nai dozun arte, hill arte, t. a.". / Lagunduko detsut Akondiara (heldu) arte. / Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30).
/ Ondo artu zeixola bere zerura arteko agurra. (Ibilt
460).
/ Esr. Eratxi arte emon eta obeidu arte egon.
Ik. bixar arte. Gehixenetan denporazko izenekin -edo adberbixuekin- erabiltzen da, baiña lekuzko izenen onduan be erabiltzen da batzuetan, adlatibo bukatuzkua egitterakuan.
arteraiñok (arteraiño) [arteraino]. adlag. (TE). Hasta entonces, hasta ese momento, hasta ahora; todavía. Ordurarte, orduraiñok.
Hirurogeta urtiak ditturaz eta egundo ez naiz izan hamen gaur arteraiñok. / Gabeko hamabixak eitten dabe gaberdixa; arteraiñok gau-lehena eta gaberdittik aurrerakua goizaldia. / Arteraiñok eskola hori zutiñik euan ondiok. / Bixar arteraiño badaukak. (Zirik 116).
/ Baña haragilliak, kristau ona zanetik, ogeratu eban bere etxian osatu arteraiñok. (Ibilt 462).
/ Zaldun kaskill zorua arteraiñok zan senarra, orduantxe konturatu zan emazte ona zer ederra zan. (Ibilt 466).
Ik. ordurarte, orduraiñok. gero arte. esap. ¡Hasta luego!. Agur esateko moduetako bat.
hurrengo(ra) arte. esap. Agur esateko moduetako bat. Hurrengo arte guztiori!
|