Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
hode.
A. Sarasua (CC-By-SA)
1 . hode (hore, hoda, hodei, horei) [hodei]. iz. (TE). Nube. Hodia agertu da zeru urdiñian. / Hodak hurbildu dira Bizkai aldian, eurixa baletor leztxe. / Nere poztasunan zeru urdiñian horia agertu da. Ik. ifar-lauso, behe-laiño, ifar-laiño, laiño, lanbro-laiño, trumoi-hode, trumoi-laiño.  Eibarren gehixen erabiltzen dan berbia laiño da gaur egun; hode gehixenetan trunboi girua daguanian erabiltzen da: trunboi-hodak, hode-adarrak...
© Jaione Isazelaia
2 . hode (hore, hoda, hodei, horei) [hodei]. iz. (TE). Tormenta. "También se dice de la tormenta que pasa con la nube" (TE, 582). Bizkai aldetik hodia dator. Ik. ekaitz.  Bigarren adiera hau bizirik dago inguruko herrixetan, baiña oso galduta Eibarren.
hode-adar [hodei-adar]. iz. (ETNO). Nubarrón; nimbo. Laiñuak... hodiak, hode haundixak... Bai!, guk trumoia datorrenian esaten dogu: "Enee!, horrek dira hode-adarrak dagozenak!"; eta itsasotik datozenak dira ifar-laiñuak, ifar-lausuak. Baiña danak laiñuak. Ik. ifar-lauso, hode-lauso, behe-laiño, hode-tontor, ifar-laiño, lanbro-laiño, trumoi-hode, trumoi-laiño.
hode-lauso (hoda-lauso) [hodei-lauso]. iz. (TE). Nube alta y ligera; cirro. Hode ariñak, eguzkixari traba pixkat egitten detsenak, baiña eguna illundu barik eta euririk ekarri barik (ETNO). Goixian goixetik dagoz hoda-lausuak. Ik. hode.
hode-tontor [hodei-tontor]. iz. (ETNO). Nubarrón; nimbo. Ik. hode-adar, trumoi-hode, trumoi-laiño.