Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
basa. iz. (TE). Barro, légamo, sedimento. Santa Ana izaten zan erretenetan batutako basia garbitzeko eguna. Ik. basatza, lokatza.
basa- (baso-). aurr. (ETNO). Silvestre; salvaje; montés. Basoko landare, frutu eta animalixa batzuk izentatzeko erabiltzen dan aurrizkixa (ETNO). Ik. makatz, araba-, asto-, txori-, lixar.  Bes. baso-krabekin, basakatu, basahuntz...
Basabe. gatxiz. (TE). Basabe (apodo). "Sobrenombre de los procedentes de este caserío" (TE, 223). Eibarren baziran Basabenekuak.
basahuntz (baso-ahuntz).
1 . basahuntz. iz. (TE). Cabra montés. Basahuntz azkarra baiño ariñago zoian mendixan gora.
2 . basahuntz (baso-ahuntz). iz. (ETNO). Ciervo (Cervus elaphus).
3 . basahuntz (baso-ahuntz). iz. (ETNO). Corzo (Capreolus capreolus).
basako. izond. (TE). Montaraz. Baserri usaiña daukana, edozein gauzatan. / "Se dice de los que no han dejado el pelo de la dehesa" (TE, 224). Alperrik kalera etorri eta kalian geldittu, basako haundi bat izan zan beti. / Betiko, Erdiko, Lauko, Astunko, Aixelko, Otsoko, Basako... Ik. abarkadun, kaletar.
Basalgo. l. iz. (TE). Basalgo. "Lugar en inmediaciones de Eibar" (TE, 224). Basalgo aldera noia, ia urritx batzuk batzen ditturan.
basamortu. iz. (TE). Desierto, páramo. Urte askuan, basamortu izugarri baten eiñ eban bizimodua. / Bere amesetan, ointxe herrixetatik eta batez be tabernetatik urrin mendi sikuren batian edo nahiz desiertuan bertan basamortuak zihar ebillen (Zirik 18). Ik. eremu.
basamutil. izond. (JSM). Montaraz.
basantzar. iz. (JSM). Ánsar campestre (Anser fabalis).
basarri (baserri) [baserri]. iz. (TE). Caserío; casería. Baserrixak, gehixenetan, banakuak. / Basarriko bizimodue... ba holan! Bizi! Oiñ hara jutia bizitzera? Baiña orduen zelan bertan bizi giñen, ba mañarik ez! Kalien jentia bizi dan moruen? Han, e, han ez egon holakorik! Etxera etorrittakun ganaua orruz kortan, ta biharra! Harentzat ganajatekue solotik ekarri bihar! Edo txahalgintzia dala, edo ganaua sarri askotan be gaizki, ta nobera be gaizki... Ta danetik! Danetik! Ondo hezitte geozan gu basarrirako! Ondo hezitte!. / Arrate balleko basarri bateko maiorazko bat ei zan, zeken txamarra. (Zirik 51). Ik. basetxe.  Gaur egunian basarri da Eibarren gehixen erabiltzen dan formia.
basarri-arotz (baserri-arotz). iz. (ETNO). Carpintero dedicado a arreglar y construir caseríos; carpintero para aperos de labranza. Oin gitxira arte, basarrixak basarrittarren artian jaso eta konpontzen ziran; auzo gehixenetan basarri-arotzak zeren, basarrixan zurajia egittiaz arduratzen ziranak.
basarri-bizitza (baserri-bizitza). iz. (TE). Caserío, vivienda rural. Berregun bat baserri-bizitza ziran Eibarko mugen barruan. Ik. basarri-etxe.
basarri-errentero (baserri-errentero). iz. (TE). Caserío arrendado. Kiñarra ballian, baserri asko baserri-errenteruak.
basarri-etxe (baserri-etxe). iz. (TE). Caserío cerca del núcleo urbano. Kaletik hurrian, baiña baserri-etxia da zuena. Ik. basarri-bizitza.
basarri-jabe (baserri-jabe). iz. (TE). Caserío propio; propietario de caserío. Arrate ballian, baserri asko baserri-jabiak.
basarri-mutil (baserri-mutil). iz. (ETNO). Casero joven; casero.
basarrixetako alkate (basarriko alkate). iz. (ETNO). Alcalde pedáneo. Ik. auzo-alkate.
kale-basarri. iz. (ETNO). Caserío situado en la calle o muy cerca. "Kalian bertan (edo oso hurrian) daguan basarrixa. Gehixenetan txikixaguak, barrixaguak eta lur gitxiagokuak". Guria basarrixa zan, baiña probaderua bertan zeguan, Untzagia hurrian... Guria zan kale-basarrixa, ez dakizu? Neretako ez zan diferenziarik basarritik kalia.
basarrittar [baserritar].
1 . basarrittar (baserrittar) [baserritar]. iz. (TE). Habitante de un caserío; aldeano,-a, labrador,-a. Baserrittarrena, bizimodu ona osasunerako baiña gogorra. / Hoteleko morroiak, Betiondoren basarrittar tankeria ikusiaz, kuartu kaxkar batera eruan eban. (Zirik 80). Anton. kaletar. Ik. abarkadun, basako, kalekuma, mendi-mutil.
2 . basarrittar (baserrittar) [baserritar]. izond. (TE). Rural, rústico,-a.
basarrittarkerixa (baserrittarkerixa) [baserritarkeria]. iz. (TE). Aldeanería, rusticidad, aldeanismo. Baserrittarkerixia zuk oiñ ein dozuna.
basarte. iz. (TE). Zona montañosa/agreste; espesura entre los bosques. Buztingorriko basartian, zozuanak nekixazen.
basati. izond. (JSM). Salvaje, silvestre.
basatza. iz. (TE). Barrizal, lodazal. Basatzia eta lokatzia dira lur edo buztiñakinguak; kakatzia, usteltzerako gauzenkingua. / Zer zan ha?!, ibili be egiñ ezindako basatzia euan.... Ik. basa, kakatza, lokatza.  Basarri inguruan eta Agiñan, kalian baiño gehixago erabiltzen dan berbia. Kalian lokatza sarrixago entzutzen da.
baserri. iz. (TE). Aldea de montaña. "Población montícola" (TE, 224). Halan, batzuk basokuak eta beste batzuk iberrikuak. Ik. basarri, ibai-herri.  Baserri (bas-herri) eta ibai-herri ez dira erabiltzen; etimologiak dira.
basetxe. iz. (TE). Caserío; vivienda rural. Basetxia, "basoko bizitza" esatia beste. Ik. basarri.  Basarri gehixago erabiltzen da.
baskula. iz. (ETNO). Báscula. Eskopetian atala, txispian mekanismua daukana eta kartutxuak kamaran sartu ahal izateko kañoiakin baskulatzen dana. Baskulia pieza inportantia eskopetan. Ik. baskulagin.
baskula-buztan. iz. (ETNO). Rabera, apéndice de báscula. Zenbait eskopetak daroiena, baskulia kaxiari lotzeko.
baskulagin. iz. (TE). Basculero. Armagintzako lanbidietako bat. Baskulak egitten dittuana, txispian mekanismua kañoiari lotu eta ajustatzen dabena (ETNO). / "Uno de principales oficios de la manufactura de escopetas" (TE, 225). Aranbeltz anaiak, baskulagiñ onenetarikuak. / Ni baskulagiñan gazte-gaztetatik. Anaiak ziran akabatzailliak eta gu limarixak. Hamalau urtekin hasi eta 65 urtekin urten. Lehelengo, holako burdiña zati bat tornuan lotu, eta limiakin jaten. Hantxe limia ikasten, egun guztia hantxe: eguna fan, ta eguna fan, ta eguna fan... Hille bixan hantxe ibili, eta gero emoten etsuen baskula zahar bat ajustatzeko, ta haxe ajustatzen ipini beste denporaldi bat. Semiari limia erakutsi ein bihar jako, e? Han hille bi buruari burdiñia jan ta jan! Joe!. Ik. kañoigin, kaxagin, limari, baskula.
1 . baso. iz. (TE). Vaso. Tabernan, basua jaurti zetsan arpegira. / Behin tabernan lagunegaz berbetan ziharduala eskutik basua jausi ei jakon. (Zirik 111). / Hik zer eingo heuke baso ardaua bost durora jasoko balebe? (Zirik 74).  "Con acento prosódico en la primera a [básua]" (TE, 226).