Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
baratza.
1 . baratza [baratze]. iz. (TE). Jardín. Gure baratzako lorarik ederrena zara zu. / Baso-lora asko dira baratzakuak baiño ederraguak.
2 . baratza [baratze]. iz. (TE). Huerta,-o. Kosta jakue heltzia gure baratzako naranjeri. / Abelek bildots gurixetatik eta Kainek baratzako gauzetatik eskiñi zetsen Jaunari, euren ugarixan sari letz. Ik. ortu.  Eibarren ez da erabiltzen gaur egunian; TEk badakar baiña bere sasoian be ortua erabiltzen zala diño: "En Eibar ha quedado dominante el latinismo ortua" (TE, 217). Bere ejenpluetan amaierako -a berezkua dau.
barau. iz. (TE). Ayuno. Garizumako barauak, oso argaldu dabe.
barau egin. da ad. (TE). Ayunar. Barau eitten naiz gaur eta ez neizu tentau usain gozu horrekin.
barau-egun. iz. (TE). Día de ayuno. Judixuen barau-eguna Yom Kippur, zazpigarren hilleko hamargarren eguna: Parkaziño osoko eguna. Ik. hamargarren.
baraua hausi. du ad. (TE). Desayunar. Armozau. Jan, denbora luzean baraurik egon ondoren. Mañarixan ein dogu baraua haustia.
baraurik. adlag. (TE). En ayunas. Goizeko hamaiketan, baraurik giñan ondiok. / Gosia ez: jan zaharrian, ba ero gatx eiñ ero zeozer agertu jan zaharrian. Jan zaharrian da denporatxo bat pasau eta gero, jan, bazkaldu eta handik ordu bira ero gehixao. Baiña "jan zaharrian" eta "baraurik" ez dira igualak. Baraurik, gaua pasau biher dozu, eta bixamonian, bixamonian zare baraurik!; afarixa jan eta handik zortzi ero hamar ordura ba, baraurik zare. / Itxuli zan baraurik etxera. (Ibilt 466s). Ik. jan zaharrian.
barauts. iz. (TE). Broca. Zulatzeko ebaketa-erreminttia. Danetan ezagunena eta erabilixena barauts helikoidala da (ETNO). Indar larregikin sakatzen dozulako apurtzen jatzu barautsa. / Oingo eran galtzairu txarrak dabiz eta barautsak laster mozten dira; noiz azalduko ete dira antxiñako barautsen modukuak?! / Uezabak barauts baten billa bialdu dau Eskola Armerixara, baiña ez da pozik juan, mehe hartu dabela pentsau dau eta. / Barautsak, epaikixak ta gaiñerako erremintxa guztiak epetakuak ei zittuen. (Zirik 106).
barauts bihurri. iz. (TE). Broca helicoidal; broca espiral. Barauts bihurrixak, ostianguak baiño lan askokin gehixago eitten dau. Ik. barauts.  Gaur egunian behintzat, barauts helikoidala esaten da.
barauts-etxe. iz. (ETNO). Portabrocas. Makiñan barautsari heltzeko piezia; hiru atzapar izaten dittu barautsari heltzeko. Barauts-etxiak behintzat, gaur-gaurkoz, Markiñako "Esperanza"k egitten dittuanak onenak.
Barberukua [Barberukoa]. l. iz. (TE). Barberukua (casa). "Así se denominaba una casa en Eibar" (TE, 218). Errebalian zan Barberukua, Plaza Barrixan zan letz Medikokua.
bardin (berdin) [berdin].
1 . bardin [berdin]. izond. (TE). Liso,-a; llano,-a, plano,-a. Kastilla aldietan, lur bardin zabalak asko dira.
2 . bardin [berdin]. izond. (TE). Justo,-a, equitativo,-a. Alkatetzarako, gizon bardin baten billa gabiz. Ik. justu.
3 . bardin (berdin) [berdin]. izond. (TE). Igual. Danian da bardiñ: batzuk onerakuak, beste batzuk txarrerakuak. / Guztiok ez dogu izaten borondate berdiña. (Zirik 6). Ik. antzerako, ideko, igual.
bardin izan [berdin izan]. da/dio/zaio ad. (TE). Dar/ser igual, ser algo indiferente para alguien. Nahi batera eta nahi bestera, neri bardin desta. / Bata edo bestia bardin jata neri. / Gauza ez ziralako edo nahi ez ebelako, bardin da, kontua da ez ebela ein.  Bixetara erabiltzen da: bardin jata edo bardin desta .
bardindu, bardintze (bardindutze) [berdindu].
1 . bardindu (bardinddu), bardintze (bardindutze) [berdindu]. du ad. (TE). Alisar, allanar, aplanar, igualar. Lautu, koskorrak kendu, bardin ipini. Bardindu dabe plazia, domekako erromerixarako. / Garai hauxe bardindutzia bihar genduke, bertan txabola bat jasotzeko. / Zura bihar dan moduan lagatzeko, bardinddu egin bihar da, legundu eta koskorrak kendu.... Anton. ezbardindu. Ik. apaldu, lautu.
2 . bardindu, bardintze [berdindu]. du ad. (TE). Ajustar/saldar las cuentas. Kitto egin: kontuak. Luze doia eta kontuak bardindu bihar dittugu. Ik. kitto egin, zorrak bardindu, parra egin, enpaztu.
3 . bardindu, bardintze ( bardindutze) [berdindu]. da/du ad. (TE). Igualar(se), equiparar(se) . Bardin bihurtu, mailla berian jarri. Behekuak apur bat jasota, eta goikuak euren harrotasunetik zerbait jatxitta, munduan bardintzia dator. Ik. lautu, partu.
bardintasun.
1 . bardintasun [berdintasun]. iz. (TE). Lisura, llano. Ur-geldixan bardintasuna baiño bardiñagua.
2 . bardintasun [berdintasun]. iz. (TE). Igualdad, justicia, equidad. Bardintasuna, gizonan merezimendurik onena.
bardintsu. adlag.-izond. (OEH). Más o menos igual, casi igual. Harek haiñ ei eban Batista kojuaren aide berdintsua, haren errenkako ibillixa ta haiñ antzerako arpegixa. (Zirik 103).
bardintze [berdintze]. iz. (TE). Equiparación, igualación; igualdad. Behekuak apur bat jasota, eta goikuak euren harrotasunetik zerbait jatxitta, munduan bardintzia dator.
bardiñuna [berdinune]. iz. (TE). Espacio llano; llanada. Araba lauko bardiñuna baten dago ha herrixa. / Eibarren ez da bardiñuna bat be.
1 . bare. iz. (TE). Limaco, babosa. Askotan, perretxikurik onenak bariak janda agertzen dira. / Behin baten amamakin juan pelegrinaziñora, eguna pasau edarki hantxe, eta bazkaltzen, olixo-azatan baria azaldu jakun!.
barian pare. esap. (JME). Lentamente, como el limaco. Oso astiro. Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen.
2 . bare.
1 . bare. iz. (TE). Bazo. Gibela barian zati bategaz saltzen dabe.
2 . bare. iz. (ETNO). Dolor en punta de costado; dolor de bazo.
bariak oratu (bariak hartu). dio ad. (TE). Tener pinchazo de dolor en el costado; dar el flato. Antxitxiketaldixan sahiespian agertzen dan min zorrotza (ETNO). / "Se dice del violento dolor al costado que acomete al dar una violenta corrida" (TE. 219). Bide erdi ein baiño lehen, bariak oratu zestan eta jarri biharra izan neban. Ik. birixak hartu.
3 . bare.
1 . bare. izond. (TE). Sosegado,-a, tranquilo,-a. Egualdixa edo itsasuan gaiñian: trankilla, geldixa. / "Del tiempo, el mar y otros elementos: sosegado, quieto" (TE, 218). Itsaso baria genduan egun hartan. Ik. baratz.
2 . bare. izond. (TE). Lento,-a, de poco rendimiento. Persona geldua. / "Se dice de la persona que es lenta y de escaso rendimiento" (TE, 218). Neska ederra zan, baiña zeregiñetan baria.
baresare (bara-sare). iz. (TE). Membrana que sujeta las tripas; redaño, mesenterio. "Diafragma que separa la cavidad del pecho de la del vientre" (TE, 217). Txarrikixa txiki-txiki eiñ eta bara-sarian batuta labara.... / Baresaria apurtu ezkeriok, ez dago gauza onik. Ik. mintz, tripasare.
bargasta. iz. (ETNO). Cerda joven. Txarri eme gaztia, hazten daguana. Ik. adarka jardun, iñuska egin, mugia aztartu.  Ez dirudi Eibarren larregi erabiltzen danik. Batzuendako ezaguna da, baiña Debagoiena inguruko berbia dirudi gehixago (AZk bertan jasota dauka, eta JMEk, Izag-ek eta Lar-ek be badakarre).
bargo (barbo). iz. (TE). Barbo (Barbus bocagei). Errekako arraiña (AN). Ikusitta nago arrua bateko barbua ataratzen Mendaroko ibaixan. / Ibai honetan, bargu asko hartzen da.  (Ibilt 144).
bargozta. iz. (TE). Barbo pequeño; alevín de barbo. Bargoztia, loiñia beziñ haundixa...
barik.
1 . barik. postp. (TE). Sin . Aberatsa zan, kontuan hartu barik dirutan eukana. / Mundu guztiari jira osua emon, dirurik barik. / Hi, Perikotxua, neri gero, miñik ein barik ibilli hakitt, e! (Zirik 56). / Hainbeste kopla barik, nere denporan, hamaika zaldi kaso izan jittuat. (Zirik 88). / Plaentxiako herrixa, hain umoretsua izanik, ezin zeikian bertsolaririk barik egon. (Zirik 94). / Alkarri ezer esan bihar barik, bixak ahalegindu ziran. (Ibilt 459). / Erregiña hasarre ikusirik, ez bildur haundi barik, esan bihar esan zetsan honela: [...]. (Ibilt 459). Ik. bage, bako, gabe.  Bage, gabe, barik, bako,  lau formotatik gitxien bage erabiltzen da eta gehixen barik eta bako.
2 . barik. postp. (AS). En vez de, en lugar de . Kafia barik atxikorixia erosi don. / Zu barik ni juango naiz. / Alkarr(ekin) barik bakotxa bere aldetik izan biharko zirala. (Ibilt 484).
Bariña [Barinaga]. l. iz. (TE). Barinaga (barrio de Markina). "Inmediato a Agiña, de la jurisdicción de Eibar" (TE, 219). Bariña, izetez, Markiñakua da. Bariña, Markiñara bidian.
barixaku [bariku]. iz. (TE). Viernes. Urte guztian, barixakuetan eitten eban barau. Ik. ostiral.  "Ostirala. Se conoce pero no se usa esta voz en Eibar, por haber dominado barixakua." (TE, 219). "Barikua, 1685eko kopletan" (AN).