Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
koral. iz. (OEH). Coral, coro. Eibarko koralekuak Amayako saloian lehelengo aldiz kantau ebenian. (Zirik 85).
© Paula Mora
korapillo [korapilo].
1 . korapillo [korapilo]. iz. (TE). Nudo. Zeiñek eskatu gero ha korapillua?
2 . korapillo. iz. (ETNO). Resultado de la formación de una rama, nudo de árbol, nudo de madera. Aizkolarixak eurak be maixu haundixak izan arren ez jetsek igertzen; igual pago haundi txamarra bada erdi-erdixan korapillua badauka, askotan posturia galdu. Ik. arapo.
3 . korapillo [korapilo]. iz. (OEH). Enredo, embrollo, complicación. Korapillo hónek arintzeko ez litzake gaizki egongo euskeran idatzittako lan gehixago bagenka. (Zirik 7).
korapillua egin. du ad. (TE). Anudar, hacer el nudo. Korapillua ein zetsan kopetan, eta gero eskatu ezinda egon zan luzeruan.
korapillua eskatu (korapillua askatu). da/du ad. (TE). Desatar el nudo, desanudar. Korapillua eittia baiño gatxagua eskatutzia.
korapillotu, korapillotze ( korapillotutze) [korapilatu]. da/du ad. (TE). Enredar(se), embrollar(se), complicar(se), liar(se). Gauzia horretara korapillotu ezkero, gatxa erabagitzia. / Batzuen interesa izaten da, gauzarik garbixenak korapillotutzia. / Guk eitten genduana, nahastau eta korapillotzia zan haren zeregiña.
korapin [begizta, txibista]. iz. (JSM). Nudo sencillo, nudo pequeño. Zapatak korapiñakin lotuta eroiazen. Ik. korapizta, kibistin, kiribista.
korapizta (kirapizta) [begizta, txibista]. iz. (TE). Lazada. Lotixozuz oiñetakuak korapiztiakin, errez eskatu deixazen. / Barrena hartu deiran ba oiñ, kirapizta bategaz utzi deiran lan hau, beste aukera baten zain, noizbait bere amaia izan dein. (Ibilt 450). Ik. kibistin, kiribista, korapin.
korba. iz. (AN). Cuadral. Ertza egitten daben horma biren artian ipintzen dan egurra. Ik. agilloi.
© Jaione Isazelaia
korda. iz. (TE). Ristra. Mahats kordia, biren artian, makilla baten ekarri eben hango lurretatik. Ik. txorta, txorta.  Gehixenbat mahatsakin erabiltzen da (mahats-kordia), baiña beste batzuekin be erabili leike (berakatzekin edo txorixuekin, esate baterako).
kordel.
1 . kordel. iz. (ETNO). Palangre. Aingiriandako kordelak erabiltzen dira. Kordela da, ba, tanzia hartu, peskarako sokia, eta soka nagusittik, beste soka motzaguak lotu. Eta puntan amuak. Eta gero, kordela, punta batetik ligorreko harrira lotu, ez deixan alde ein, eta beste muturrian punta-harrixa lotu, barrenera juan deiñ. Bertan laga, eta hurrengo egunian ia zer jausi dan begiratu. / Kordela zer dan apuntau bihar dok? Hori edozeiñek jakik! Hik ez, baiña bestela edozeiñek!. Ik. agorra egin, lihorreko harri, punta-harri, retel.
2 . kordel. iz. (ETNO). Cordel para medir los ganados; medida de cuerda. Kordela ganaua neurtzeko soka bat, ontzatik ontzara markak daukazena. / Kordela illobalia baiño sendotxuagua izeten da, eta gero eukitzen dittu, ba, neurrixak. Eukitzen dittu zortzi ontza, edo hamar ontza. Gero ontzetatik pixua kalkulatzen da gitxi gorabehera. Ez dozu sekula entzun, ee?.  (...) Para saber la cantidad de erraldes que podía llegar a tener el animal, lo calculaban por medio de una cuerda a la que llamaban kordela en la que estaban marcadas con hilos de colores y regularmente distribuidas las medidas denominadas arrak y ontzak midiendo la envergadura de lanimal desde la testud a las patas traseras y también alrededor del cuello" (EOYE, data barik, 306. or. (JEL)).
korkoba. iz. (TE). Corcova, chepa, joroba, giba. Gerriak danok erantzi giñuzen: eder asko ederraguak agertu ziran, baiña zenbati ezkutuan genduzen korkobak ez jakuzen agertu! Ik. lepotx.
korkobadun. izond. (TE). Jorobado,-a, cheposo,-a, corcovado,-a, giboso,-a. Korkobia daukana. Gizajo korkobadun bat zan loterixa saltzen. Ik. lepatsu.
korneta. iz. (OEH). Corneta. Dinamita kargak sartu zittuen da, kornetia jota ezkutau ziran bihargiñak arrisgurik ez zan leku batera. (Zirik 78).
koroi [koroa]. iz. (TE). Corona. Erregian koroia, alperrik gerrak ein sarrittan bere ondorian, gehixenetan arantzaz josittakua.
korotz (gorotz) [gorotz]. iz. (TE). Excremento de ganado, extiercol. "Animalixen (eta gehixenbat aberien) kaka" (ETNO). / "Lo que defeca el intestino. Ordinariamente se entiende lo que defecan los animales" (TE, 501).  (Ez dago) Ardixan korotza edo pekorotza lako simaurrik lorendako. / Dirua, diabruan korotza. Ik. ahuntz-korotz, idi-korotz, pekorotz.
Korpusti [korpus-kristi]. iz. ber. (TE). Día del Corpus. Korpusti egunian elixa barrua txori kantuz beteta izaten zan.
korredore. iz. (NA). Corredor de apuestas .
korrida-plaza. iz. (NA). Plaza de toros. Lehen korrida-plazan euan kalzadia, probalekua. Lehen danian euan, Elgoibarren be bai eta... herri danetan probalekua.. Ik. zezen-plaza.
korridu [korritu]. iz. (TE). Interés, usura, rédito. Aurreratu zetsan diruan korridua urtero eruaten zetsan. Ik. erreittu.
korrio.
1 . korrio [korreo]. iz. (TE). Correspondencia.
2 . korrio [korreo]. iz. (TE). Cartero,-a, repartidor,-a de correo. "Por antonomasia, el repartidor del correo" (TE, 501). Antonio Korriuan denboran, kartia hartzen ebanak, xemai zor izaten zetsan.  Ofiziokuei gatxizen moduan geratzen jakuen.
korroka. iz. (ETNO). Croar de ranas. Ik. klin-klon.
korrokoi. iz. (ETNO). Mújol, muble (Mugil sp.).