Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
konpontzaille [konpontzaile]. iz. (TE). Lañador,-a, arreglador,-a. Kalerik kale, konpontzaille eitten dau. / Hau nere lagunau dozu erloju-konpontzallia. (Zirik 65). / Elgoibarko hauspu-konpontzaille bateri bialdu ei zetsan errekaua. (Zirik  91).
konprendidu, konprenditze [konprenitu]. du ad. (OEH). Entender, comprender. Bere zaletasuna lagunak konprendiduko ebala ta, pozan pozez egon ezinda. (Zirik 17). Ik. aittu, ulertu.
konprendidu erain [konprenitu eragin]. dio ad.-esap. (OEH). Hacer comprender. Plazentziar argixeri konprendidu eraitxeko, ez eukan Bibliako parabola luzien premiñarik. (Zirik 43).
konpromiso. iz. (OEH). Compromiso.
konpromisotxo. iz. (OEH). Compromiso pequeño. Konpromiso-ren txikigarrixa. Kanpoko lagun batzuekin konpromisotxo bat daukala Txominek ta eurekin tabernan afalduko dabela. (Zirik 92).
konsegidu, konsegitze [konsegitu]. du ad. (OEH). Conseguir. Holako erretolika luze batzuek soltau ondoren, konsegidu ei eban uezaborrekin egotia. (Zirik 107).
konsuelo [kontsuelo]. iz. (OEH). Consuelo. Zargu-eskailluekin tripakada bat eitteko konsuelua emon bihar heskixo. (Zirik 35).
konsulta [kontsulta]. iz. (OEH). Consulta. Sartu zan geixo bat medikuaren konsulta lekuan. (Zirik 102).
Kontaderukua [Kontadorekoa]. l. iz. (TE). Kontaderukua (casa solar). "Llamada así la casa señorial de Unceta en Eibar, que luego fue de los Zuloaga" (TE, 497). Kontaderukua esaten gentsan jauregixan bizi zan, oin dala lauregun bat urte, Unzetatar jaun bat, erregian kontatzaillia. Azkenaldera, Zuloagatarrak han bizi izan ziran.
kontatzaille [kontatzaile]. iz. (TE). Administrador,-a, contable. Izaten zan partiduetako kontatzaillia.
kontau, kontatze [kontatu].
1 . kontau, kontatze [kontatu]. du ad. (TE). Contar, computar. Zenbatu. Diruak kontatzia haren atsegiña. / Kontau nittuan zenbat ziran alkarregaz.
2 . kontau, kontatze [kontatu]. du ad. (TE). Narrar, relatar, contar. Kontau doten ipoiña, entzun neban arabera (egin dot). / Jarri tabernan eta ipoiñak kontatzia haren zeregiña. / Batak esatetsan (esaten detsan) guztia bestiari kontatzen jetsak. (Zirik 10).
kontentatzeko. izlag. (TE). Que se contenta, que se conforma; para contentar, para conformar. Gauza gitxigaz kontentatzekua dana, aberatsagua ondasun askogaz sosegatzen ez dana baiño.
kontentu. adlag. (TE). Alegre, feliz, contento,-a; satisfecho,-a. Pozik, gustora. Mutillak, zorrua bete ezkero kontentu dira, nahiz porruak, nahiz eperrak.  Ez da berba arrunta Eibarren.
kontentuz. adlag. (TE). Alegre, contento,-a; placenteramente, satisfactoriamente. Pozik, gustora. Bere pobretasunian eta ezerezian, kontentuz bizi da. Ik. nasaittasun, poz, kontentu.  Ez da berba arrunta Eibarren.
kontentugarri (kontentuzgarri) [kontentagarri]. izond. (TE). Que satisface; placentero,-a, alegre. Kontentatzen dabena, pozten dabena. Ardaua, neurri baten, kontentugarrixa. / Burunian ein dogu afari kontentuzgarrixa. Ik. kontentutsu.  Ez da berba arrunta Eibarren.
kontentutasun. iz. (TE). Felicidad, dicha, alegría. 2Zoriona es dicha, buena suerte, hados propicios"  (TE, 497). Kontentasunerako ez da bihar gitxi edo asko, konforme izatia baiño. Ik. zorion.  Ez da berba arrunta Eibarren.
kontentutsu. izond. (TE). Que satisface, que alegra; placentero,-a. Babak, bihar diran ezarrixegaz, janari kontentutsua. Ik. kontentugarri.  Ez da berba arrunta Eibarren.
kontizu. adlag. (TE). En efecto, efectivamente; por lo visto. Bai erregular, bai itxuria, beinke. / De asentimiento. Bai kontizu; atzo hill ei da erregiña. Ik. bienke, erregular, itxuria.  Gaur egunian ez da apenas erabiltzen, zaharrak ez bada: "Ez dot sekula uste izan adierazpide adberbial hau eibartar jatorra danik. Beti pentsau dot Ondarru, Berrittu eta inguru hortako expresiñua dala. Lehengo batian, larogei urtetik gorako eibartar peto batek esan zestan baietz, eurak bai erregular esatia moduan erabiltzen ebela, esaten dana baieztu moduan dala" (IL, 44).
kontra.
1 . kontra. postp. (TE). Junto a, al lado; cerca, cercano. Lekuzkua da. Gure etxian kontra zan zuenan atia. / Han euken Untzagako plazan euren trepetxuori kajoi haundi baten kontra. (Zirik 45).
2 . kontra. postp. (TE). En contra (de). Ni ez naiz zure kontra. Ik. aurka, bota kontra.
kontra egin. du ad. (TE). Hacer frente, enfrentarse; hacer contra. Gauza guztien kontra eiñ; horixe zan haren izatia. / Ez dakizue ondotxo haren "kontrako joeria". Oin be, ziur naok, neri kontra egittiarren gora eingo ebala. (Zirik 121).
kontra jardun. du ad. (TE). Actuar en contra de algo o alguien. Legian kontra jardun ebalako, barrura sartu eben.
kontra-kontra. iz. (VO). Romper nueces una contra otra. Intxaurrekin eta kontra-kontra ez dakizu?, Eibarren eitxen zana, e? Intxaurrak: intxaur gogor-gogor bat, eta txikixa beste bat, eta hor ipiñi mutillak ia zeiñek apurtzen eban: "heuria apurtu dok, neria e...".
kontran. postp. (OEH). Junto a, al lado. Han billau eban lagatako lekuan bertan, iturri kontran. (Zirik
75).
kontrabista. iz. (NA). Locura animal: cruzarse los cables al ganado. Kontrabistia eingo jakon eta hanka!.
kontrafabore. iz. (ETNO). Tipo de apuesta, la que se realiza entre competidores. Joko baten (boleta, idi-proba...) parte hartzen daben lagunen arteko bik alkarri egindako posturia; ez ikusliak egindakua. Juan zan astian irabazi najittuan 1.000 duro kontrafabore. Ik. joko, postura, trabes.
kontrako. iz.-izlag. (OEH). Contrario, -a; opuesto, -a; oponente. Bihar ziran kontrako erremedixuak hartu eraitziakiñ, berihala osatu eban. (Ibilt 473).