Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
orritsu. izond. (TE). Hojoso,-a, frondoso,-a; de mucha hoja. Artia orritsua eta neguan orrixa galtzen ez daben arbolia.
orrittu, orritze ( orrittutze) [orritu]. da ad. (TE). Echar nueva hoja (los árboles). Zuhaitzak orri berriz jantzi. Negua luzetziakin, nekezago izan da aurten kanpua orrittutzia. / Zugaztixak orritziakin, kanpua jai-eguneko janzten da. / Paguak beste urtetan baiño goizago orrittu dira aurten. Ik. ostroztu.
orritza. iz. (TE). Fronda, follaje. Pagadixan orritziak ezkutatzen eban zerua. Ik. ostro, ostrotza, berde, berdetza, mastra, mastratza.
orrua (orro, orru) [orro]. iz. (TE). Grito airado; bramido, mugido, rugido. Haren orrua, mendixen bestekaldetik entzutzen dana. / Hainbeste orrua ein biharragaz, iztarrixa urratuta daukat. / Harek, orroia ugeri eta biharra gitxi. / Eiñahalako orruetan ebizen, euren ustietan ondo kantatzen ebelakuan. (Zirik 117).
orrua egin [orro egin].
1 . orrua egin [orro egin]. du ad. (TE). Gritar airadamente, bramar. "Personegaittik eta animalixegaittik esaten da. Animalixa batzuen txillixo eta urrixkak, hasarre, bildurtuta edo minberatuta darelako. Ardixak, katuak, txahalak... esate baterako" (ETNO). Amesetan, orrua ein gura eta ezin neban.  Ez da animalixa guztiekin erabiltzen: txarrixak kurrixka egitten dabe gehixenbat, txakurrak uluaka, ganauak makakorroka jarduten dau... (ETNO).
2 . orrua egin [orro egin]. dio ad. (TE). Reprender a gritos. Bati hasarre egin orruaka. Aittak, hasarre, orrua ein detsu, eta errezoiakin.
orrualari [orrolari]. izond. (TE). Reprendedor,-a, regañón,-ona, gritador,-a. Ez zan gaiztua, baiña bai orrualarixa. Ik. agirakalari.
orruaz [orroz]. adlag. (TE). Gritando, chillando. Orrua egiñez, orruaka. Heldu zan orruaz, bildurrez beteta. / Bere amandrian izena orruaz aittatzen ziñuana. (Ibilt 467).
orsai. iz. (NA). Fuera de juego. Futboleko berbia da.
orsaixan. adlag. (NA). Despistado,-a, distraido,-a; fuera de juego. Foballeko berbia da, baiña distraiduta daguanagaittik be esaten da. Sarri esaten da "hi, zetan habil baiña?! órsaixan hao betiko moruan". Erabiltzen da bat holan erdi tontotuta, distraiduta...: "beti órsaixan".
ortozik (ortotzik). adlag. (TE). Descalzo,-a. Ortozik juan zan Mañarittik Urkiolaraiñok, promes bat bete biharrian. / Zapatak ortotzik probau biharrian izan zan. (Zirik 122). Ik. galtzutsik, hankutsik, oiñutsik.
ortoztu, ortozte ( ortoztutze). da/du ad. (TE). Descalzar(se). Ortozik / oiñutsik jarri. Jaunak aindu zetsan ortoztu zeiñ, zapaltzen eban lurra santua zalako. / Ortoztutzia nahi izaten genduan eurixa zan guztian.
ortu. iz. (TE). Huerta, huerto. Lehengo etxe guztiak euken euren ortu atala. / Erosi biharra dot landara batzuk orturako. / Ta, beste landarak berriz, sartu dittugu ortuan eta ikusiko dogu zerk urtetzen daben. (Zirik 47). Ik. baratza.  Hau da Eibarko berba normala, baratza barik.
ortu-sail. iz. (TE). Extensión de huerta, pedazo de huerta. Ortu-sail garratza eukan baserri harek, kale inguruan zalako.
ortuko gauzak (ortukuak). iz. (TE). Hortalizas, verdura. Ortuko gauzia ez zan iñoiz falta izaten gure etxian.
ortulau. iz. (TE). Hortelano. Ortulauagaz erdi bana eitten genduan gauzia, gure gain zirala ipiñi biharreko gei guztiak.
orube. iz. (ETNO). Solar, heredad. "Perímetro de casa ya construída, incluso el terreno y el jardín que le rodea" (AZ, 868).
Osa. abiz. (TE). Osa (apellido frecuente en Eibar). Osatarrak asko dira gure artian.
osaba. iz. (TE). Tío. Gure osabia Ermuan zan abade. / Osaba Ameriketakuak bialdu desta kartia. / Osaba-izekuen etxian eitten dau uda guztia. Ik. izeko, tio, tia.  Toribio Etxebarrian sasoian gitxi baiña erabilli egitten zan; gaur egunian ostera, ez da erabiltzen tio baiño. "En Eibar domina la voz romance, que casi se ha naturalizado del todo si no se remedia" (TE, 610). 
osagarri. izond. (TE). Saludable; conveniente; bueno. Goizian goizago jaikitzia, osagarrixa.
osagille [osagile]. iz. (TE). Médico, doctor. Euzki baserrixan, Mandiola ballian, osagille aittua genduan sasoi baten. / Langille nabil burdiñolan, semia osagille atara gurarik. / Perikoitxua osagilliari ez jakon gustatzen gaitzizenez deitzerik. (Zirik 56). Ik. mediku, sendagille.
osakizun. iz. (AN). Remedio, curación.
osasun. iz. (TE). Salud. Osasuna da gizonan ondasun haundiña. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropeniagaittik. / Osasuna, maitetasuna, laguntasuna, estuasuna. / Osasun onekua izan arren, gure basarrittarra be, [...], geixotu zan. (Zirik 52). / Relijiñua, haiñ ondo jarrittakua da eze [...], iraungo dau osasun eta urte-oneko. (Ibilt 469). / Esr. Osasuna, munduko ondasuna.
osatu, osatze ( osatutze). da/du ad. (TE). Curar(se), sanar, poner remedio. Gaixo luzia izan eban, baiña osatu da guztiro. / Baserriko artua-ta-esniak osatu ninduan. / Eta Pedrok esan zetsan: "Jesukristok osatzen zaittu. Jaiki eta egizu ohia". Eta ondoren jaiki egin zan. Eta han bizi ziran guztiak ikusi eben eta bihurtu ziran Jaunagana (Egiñak, 9. 34-35). / Gaixuan desio bizixa, osatzia. / Osatzen da gaixorik egon dana. / Ez eukan fede askorik medikuak geixuak osatzeko gauza ziranik. (Zirik 52). / Haragilliak [...] ogeratu eban bere etxian osatu arteraiñok. (Ibilt 462). Ik. sendatu.  Osatu da Eibarko forma normalena: "Es lo común en Eibar" (TE, 654).