Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Jaione Isazelaia
ostarku. iz. (ETNO). Arco iris. Ostarkua bai! askotan ikusten da hori; baiña, zeozer tartian badago, laiñuak, ebagi egitten dau ostarkua.
ostatu. iz. (TE). Hostal, posada, pensión, fonda, albergue. Herri guztietan zan ostatua, asko ziralako munduan zihar herririk herri ibiltzen ziranak. / Ostatuko nausixa be hurreratu zan euren jardunak entzunaz. (Zirik 33).
ostatu-etxe. iz. (OEH). Posada, fonda, mesón. Ez zan ostatu-etxe haundi haundixa baiña an etorriahala danentzako lekua izaten zan beti. (Zirik 14).
ostatua emon [ostatu eman]. dio ad. (TE). Hospedar, alojar, albergar; dar posada. Gehixen bihar eban orduan, ostatua emon zetsan bere etxian.
ostatua eskatu [ostatu eskatu]. du ad. (OEH). Pedir alojamiento, hospedaje. Fraille bi heldu ziran belu herri hartara, eta eskatu eben ostatua, haratei baten jabian etxian. (Ibilt 461).
oste.
1 . oste. iz. (TE). Parte posterior de casa, parte zaguera, parte trasera. "Se dice del terreno o corral a que da la parte zaguera de la casa, lo que denota que la parte anterior daba comunmente a Oriente. Así nuestra casa de Chirio-cale" (TE, 612). Nere jolasetako hamaika gauza ostera jaurti zestazen, etxia jasotzen eban nere arrebiak. Ik. atze.  Mugatutako formia holan esaten da: "Con acento prosódico en la o" (TE, 612), [óstia].
2 . oste. postp. (TE). Detrás (de), parte trasera (de). Etxe ostian zan ortua, eta ortuan, afalteixa. / Kontzeju osterutz juan zan eta hasi zan nasai, txistua atarata hormara zarra-zarra txixaeiñan. (Zirik 80).  Bai aurrekuak bai postposiziñuak berak kasu markak hartu leikiez.
3 . oste. interj. Palabra que pospuesta a una respuesta o a una repetición sirve para enfatizar el rechazo. Zer óste eta zer móste! / Ze karu eta ze óste! Esaixok, juan deilla kakatara! Ik. zer oste, moste.
ostian [ostean].
1 . ostian [ostean]. postp. (OEH). Después de. Bazkalostian lo-jaru txiki bat eiñ dot.
2 . ostian [ostean]. postp. (OEH). Detrás de, tras. Jarri eban intxaur-arbola baten ostian. (Ibilt 484). / Etxe ostian zan ortua, eta ortuan, afalteixa. / Ate ostian.
3 . ostian [ostean]. lok. (TE). Por lo demás, en lo demás. Alde batera laga ezkero nagia zana, jokolarixa eta gonazalia, ostian ona eta maittia zan nere senarra. / Alperrik emazte segurua ostian ondo maitte, onenak beste maitte ebalako, sarri juaten zan baserrira aiskidian ondora. (Ibilt 466). Ik. ostiango, ostiantzian, ostiantzeko.
4 . ostian. lok. (OEH). De no ser así, de lo contrario. Gogor egin bihar da biharra, ostian, ez dago aurrera egitterik. Ik. bestela.
ostegun. iz. (TE). Jueves. Ik. eguen.  Gaur egunian, Eibarko euskera jatorrian egitten dabenak, eta TEn sasoian be bai, berak antxiñako sasoiko ejenplua dakarrenez, ez da erabiltzen hau berbiau eguen baiño. "En Eibar lo común es eguena" (TE, 612).
1 . ostera.
1 . ostera. lok. Al contrario, en cambio, pero . Berriz, aldiz. Herri batzuk gero eta aberatsago, beste batzuk, ostera, gero eta pobriago. Ik. aldiz, berriz, ordiaz.
2 . ostera. adlag. (TE). De nuevo, nuevamente, otra vez. Ostera, milla bidar esandako koskan jausi da. Ik. barrien barri, berriro.
ostera be. adlag. (TE). De nuevo, otra vez, nuevamente. Ostera be, milla bidar esandako koskan jausi da.
2 . ostera.
1 . ostera. iz. (TE). Regreso, retorno, vuelta. Bueltia, itxultzia. Etxera osteria ez zan izan gozua.
2 . ostera. iz. (TE). Vuelta, paseo; viaje, recorrido. Juan-etorrixa. Bilbora ostera dabill egunero. / Eibartik kanpora osteraren bat ein bihar zebanian, sonbreru ta guzti juaten ei zan. (Zirik 105s). Ik. juan-etorri.
ostiango [osteango]. izlag. (TE). El resto, lo demás. Ostiantzekua, bestia, bestelakua. Parkatuak izango gara, geuk ostiangueri parkatzen detsegun neurrixan. / "Común, como aparece en el cuento del barquillero. Este pregunta en su euskalgaizto a su cliente, el muchacho de la escuela: -¿Cuáles quieres? ¿Zabales o apurres? -No, ostiangos, responde el otro" (TE, 613). / Ez zetsan hutsuna honek gitxitu, ez ofiziuan albidaderik eta ez ostiango gauzetan aurrera urtetzeko eban ahaltasun zorrotza. (Ibilt 469). Ik. enparau, ostiantzian, ostiantzeko.
ostiantzeko [osterantzeko]. izlag. (JSM). El resto, lo demás. Ostiangua, bestia, bestelakua. Ez zan Euskalerri osuan iñor eurak aiñakorik,-- azaleko itxuraz
bahintzat--, ez dantzan ta ez ostiantzekuetan. (Zirik 40).
Ik. ostian, ostiango, ostiantzian.
ostiantzian (ostantzian, osteruntzian) [osterantzean]. lok. (TE). Por lo demás, en lo demás; de no ser así, de lo contrario. Dirua doten guztian, ase eta bete; ostiantzian, barau eitten dot Jaungoikuan grazian irauntzeko. / Ostantzian hor dittuzu erderakada ta guzti. Horrelakua da gure euskera. (Zirik 7s). Ik. ostian, ostiango, ostiantzeko.  Hau bigarren aldaeriau XVIII. gizaldiko formia da (osteruncian jatorriko agirixan); gaur egunian ez da erabiltzen.
ostikada (ostikara). iz. (TE). Patada, coz. Astuan ostikadia baiño hobia behintzat zuregaz egotia. Ik. patakada, ostikokada.
ostikalari (ostikolari) [ostikolari]. izond. (TE). Coceador,-a. Mandako hori, ostikalarixa.
ostiko.
1 . ostiko. iz. (TE). Patada, coz. Zaldixan ostikua, gizona hiltzeko lain bada.
2 . ostiko. iz. (TE). Cantonera de escopeta, cacha. "Eskopeta-kaxian basia errematatzen daben piezia" (ETNO). Adarrezko ostikua daroia eskopeta honek. / Batzuek bere markia ipintzen dabe eskopetian ostikuan.
ostikoka. adlag. (TE). Dando patadas, a patadas; dando coces . Ostikoka atara eban etxetik, ez ebalako besterik merezi.
ostikoka egin. esap. (TE). Patear, cocear, dar coces, dar patadas. "Se dice de la bestia que da coces" (TE, 613). Zaldi honek ostikoka eitten dau.
ostikokada.
1 . ostikokada. iz. (TE). Patada, coz. Lihoia urtiegaz gauza ez zala jarri zanian, astuak be ostikokadia jaurti zetsan. Ik. ostikada, patakada.
2 . ostikokada. iz. (TE). Retroceso del arma al disparar. "Retroceso anormal del arma al efectuarse el disparo" (TE, 613). Eskopeta honek ostikokadia emoten dau, baskula ipurdixan eregixa daukalako.
ostikopian [ostikopean]. adlag. (TE). Pisoteados, maltratados. Hankapian, zapalduta. / "Bajo la bota" (TE, 613). Soziedadiak eta sindikatuen aurretik, uezaba askok, ostikopian bihargiñak.
ostiral. iz. (TE). Viernes. "Ostiralan" ordez, "barixakua" esaten dogu gure artian. Ik. barixaku.  "En Eibar decimos barixakua, que parece significar día de ayuno" (TE, 613)."Barikua, 1685eko kopletan" (AN).
ostondo. iz. (ETNO). Horizonte. Urriñian ostonduan etxe bat agiri zan. Ik. isla.
ostro [hosto].
1 . ostro [hosto]. iz. (TE). Fronda, follaje. "Decimos de la fronda" (TE, 608). Udabarrixan ostro barrixak agertzen diranian... Ik. orritza, ostrotza, berde, berdetza, mastra, mastratza.
2 . ostro [hosto]. iz. (ETNO). Tallo. Patatak etaratzeko ostrotik oratu bihar jakue. / Patata-ostruak batu eta pilluan erre egin biharko doguz. Ik. ostrotza.
3 . ostro [hosto]. iz. (ETNO). Rastrojo de las plantas cortadas, residuo de raíz que se queda en el suelo. Ik. arto-zuztar, arto-ostro.
4 . ostro [hosto]. iz. (JSM). Hoja de planta. Ik. orri.
ostrotu, ostrotze. da ad. (ETNO). Secarse el follaje, secarse la fronda, quedarse la planta en esqueleto. Patatak ostrotu dira eta etaratzeko moduan dagoz.
ostrotza [hostotza].
1 . ostrotza (ostotza) [hostotza]. iz. (TE). Frondosidad, follaje. Bestekaldera agiri zan, Iburko ostrotzia. Ik. orritza, ostro, berde, berdetza, mastra, mastratza.
2 . ostrotza [hostotza]. iz. (ETNO). Tallo, esqueleto de la planta sin hojas. Ik. ostro.