izond.


txikin (txikixen) [txikien]. izond. (TE). El / la menor, el/la más pequeño,-a. Gehixentasun markia dauka. / "Superlativo irregular de pequeño, el menor" (TE, 690). Txikiñak be, beretako laiñ irabazten dau.  Mugatuan: txíkiña (txíkixena).


lohigabe. izond. (TE). Inmaculado,-a; sin mancha. Lohirik bakua, orbanik bakua. Bere jatorrixa zan lohigabia. / Nere ondra lohigabia lagatzen dorala gaizki gura destenen miñian! (Ibilt 487).


gorbi. izond. (TE). Orondo,-a. "De buen año" (TE, 410). Gizon gorbixa dago, eitten daben lan guztiagaz.  Ez da erabiltzen.


majadero,-a. izond. (NA). Majadero,-a, estúpido,-a, zopenco,-a. Ha da majadero zaharra! / Majadero potrozorrixa! edarra ein justenan!.


borondatetsu. izond. (TE). Voluntarioso,-a. Borondatetsua jaku seme nausiña.


2 . zuri. izond. (TE). Perezoso,-a, vago,-a. Esangura figuradua dauka. Diñuen letz, gazte haura, mardua baiña zurixa. / Ez dau horrek golpe haundirik emongo lanian; zurixa galanta. / Biharra eik alperrorrek, edurra baiño zurixagua haiz-eta. Ik. alperki, alperrontzi, nagi, alper.


gorrototsu (gorrotutsu). izond. (TE). Rencoroso,-a, que está lleno de odio. Gorrotutsua, bere zorigaiztorako. Ik. zapotsu.


3 . nekez. izond. (NA). Difícil, arduo,-a, trabajoso,-a, penoso,-a. Zailla, neketsua. Nekeza ipini deskuen biharra. Ik. nekatsu, nekoso.


buruarin. izond. (TE). De poco juicio, veleta, casquivano,-a, ligero,-a de cascos. Ez eban izaten emazte onak zeregiñ makala lehengora ekartzen senar buruariñori. (Ibilt 466). Ik. kaskarin, txoriburu.


bikoti. izond. (TE). Doble, de dos secciones. Hurrak, bakarrak baiño sarrixago bikotixak etortzen dira. / Ein dogun etxetxua, bikotixa: bata Arrate, bestia Akondia. / Etxe hau bikotixa da, eta bikixa eiñ eben famelixa bi ziralako. / Hiru zuza topau najittuan, edarrak, bat bikotixa gaiñera. Ik. bikotx.  TEk bitoki jasota dakarren arren, gure lekukuendako ezezaguna; hiztegixetan be ez da agertzen. Biharbada bikoti-ren metatesia. Azken hori jasota dauke AZk eta JMEk, esangura berakin (ikusi adibidia). JMEk ohar hau dakar: Hitz ia galdua.