izond.
1 . itsu. iz.-izond. (TE). Ciego,-a, invidente. Ikusmen bakua.
Zeiñena izan zan hamen pekatua, beronena edo bere gurasuena, gizon hau itsua jaixo zeiñ aman sabeletik? (Juan, 9. 2). / Harrittuaz bere buruakin, nola haiñ itsua ahal izan zan, alde batera lagatzen horrelako emazte ikusgarrixa. (Ibilt 467).
merkati. izond. (TE). Baratero,-a. TEk piñuari jarri jarri detsan izenondo peioratibo kutsukua.
Piñua etorri barrixa da gure mendixetan; eroritzen diran pagu eta haritxen ordez jarrittako merkati bat. Ik. piñu. Ez da erabiltzen. TEk piñu sarreran erabiltzen dau izenonduau baiña ez detsa sarrerarik jarri.
aspamentutsu (aspamentoso,-a). izond. (TE). Aspaventoso,-a, aspaventero,-a; quejoso,-a. Aspamentuka jarduten dabena
Gaixo aspamentosua, bere kalterako.
onena. izond. (TE). El mejor, la mejor, lo mejor. Haren dendan saltzen dan gauzia, ona, hobia eta onena.
jakintsu. izond. (TE). Sabio,-a, docto,-a, que demuestra sabiduría. Jakintza gaien gaiñian edo gai jakin baten gaiñian asko dakixana.
Alfonso Hamargarrena errege jakintsua izan zan. / Salamancatik etorri jaku jakintsu hori. / Nik liburu batian irakorri najuan, jakintsu bati gaiñera. (Zirik 108).
Ik. jakittun.