izond.
harraki. izond. (TE). Rencoroso,-a. Harrakixa zanetik, ez zetsan iñoiz parkatu. Ik. gorrototsu, zapotsu. Ez da erabiltzen.
hobiago (hobiao) [hobeago]. izond. (TE). Mejor (todavía); aún mejor. Hobe-n gehixagotasuneko forma redundantia da. / "Forma pleonástica de obia" (TE, 581).
Atzo baiño gaur hobia, eta bixar hobiagua. Ez dago hobiago erabili biharrik. Hobe, hobia erabili.
zuriska. izond. (TE). Blanquecino,-a, tirando a blanco. Zurirutz joten daben koloria.
Zuriskia baiño hobeto datorkixo gorriskia soiñeku horri.
ahozabal. izond. (EEE). Exagerado,-a; bocazas; fanfarrón,-a. "Isilik egoten ez dakien harroputzari esaten zaio" (EEE, 80). Horrekin alperrik dok, beti izango dok ahozabal galanta.
herrixan. izond. (TE). Municipal; comunal, publico,-a. Edutezko genitibo markaduna da.
Lehenago, saill haundixak ziran herrixanak. Mugatuan: herrixana, herrixanak.
autubatzaille [autubatzaile]. izond. (TE). Chismoso,-a; entrometido,-a; reportero,-a. Esamesak kontatzen zalia dana.
Alde guztietara heltzen zan ha gure lagun autubatzaillia, eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan dana. / Bialdu eban autubatzallia (chismoso) txakurran-salan pasiatzera. ( Zirik 37).
/ Plaentxia guztian zabaldu zan zurrumurrua ta autubatzalliak pe ahoz-aho zerabillen kuadrilla batek perretxiku benenosuak pe jaten zittuela.(Zirik 62).
/ Autubatzalliak diñuenez, Otxandixoko kategiñak bihar barik azaltzen dirala ta Eibarrera ei datoz bihar billa.