izond.
uskilandra. izond. (JSM). Persona rara. Piskat zentzu txarra dauka; persona rarua. Ez dok harritzekua harek eindakua, beti izan dok uskilandria eta.
heze. izond. (TE). Húmedo,-a (leña, madera); verde, inmaduro,-a (fruta); verde, fresco,-a (fig). Lehortu bariko egurra edo zuragaittik esaten da eta ondu bariko frutegaittik.
Egur heziak, ke haundixa atarako detsu. / Hezia dago sagar hori . / Haren Gabonetarako amaittu biharreko etxia, hezia dago ondiokan. / Honek intxaurrok heziak dare oindiok; neri holan ez jataz gustatzen. Egurrakin edo frutekin bakarrik erabiltzen da; lekuak umelak dira. / TEn hirugarren adibidian esanguria figuradua da, baiña ez da asko erabiltzen.
2 . gizajo (gixajo, gixaju) [gizagaixo]. izond. (TE). Infeliz, desgraciado, pobre hombre. Errukarrixa (gizonezkuak, mutikuak); andrazkuekin eta umetxuekin "koittau" erabilten da.
Mutil gizajua ixa itto zan. "Solo aplicable a varón" (TE, 402); "califica exclusivamente a los del género masculino" (TE, 492)
kalder (kaldar). izond. (EEE). Ruin, egoista; avaro,-a, tacaño,-a. Zekenan zekenez berekoia danandako erabiltzen dabe Eibarko zaharrak (JSM).
Kedarra be ez leuke emongo kalder horrek. / Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, hain kalderra ez izan arren, leun-leun luzetu zetsan. (Zirik 142). Azkuek: kaldar (B-eib): persona ruin, innoble. (AZ, 462).
mozkorrillo. izond. (NA). Borrachín,-a. Kaporala mozkorrillo bat zan. Bizi zian gure onduan, etxe onduan. Haren esaerak, terribliak! Piso askon uezaba zan, eta -"ene! Kaporala! baiña hainbeste diru hekan, diru eta pisuak hekazen eta, ze ein detsek? jan?!, zelan jan leikiaz ba?!" -"nik ez jittuaraz jan, nik eran! ein jittuaraz!". Ik. mozkortxin.