Eibar aldeko hiztegia
eta (ta, tta, txa, da, dda). 1 . eta (ta, tta, txa, da, dda). junt. (TE). Y (conjunción copulativa). Kopulatibua da.
Hau eta hori, dira bi. / Juan nintzan da itxian biharra izan neban. / Juan da etorri. / Jan da erana. / Jan da lo. / Hil da kitto. / Esan da ein. (Zirik 36).
/ Nere andria ta bixok lotsatu be ein giñuan zueri begira. (Zirik 79)
Ik. enda. 2 . eta (da, ta, tta, dda). junt. (TE). Puesto que, ya que, a causa de, porque, ¿por qué?. Mendeko perpaus kausaletan erabiltzen da: "conj. causativa que se pospone al complemento" (TE, 668).
Kontu haundixa eukizu ibiltzerakuan, gau illuna dago eta. / Asmau dabe kunbua garbitzia, urtian behin gitxienez garbittu ein bihar dala eta. / Ez dakigu zer dala-ta berbatu ziran lagun bi. (Zirik 67s).
/ Bazan Eibar aldian zer esana, kantariak zirala ta ez zirala. (Zirik 85).
Enklitiko moduan erabiltzen da.
3 . eta. junt. (OEH). Y mira que, y mira por donde, y mira para qué. Ta, dana zertarako ta galtzatorratzak eta tronpa-puntak egiteko. (Zirik 105).
eta abar (eta abarra). esap. (TE). Etcétera, y lo demás. "Loc. con que se alude a lo que se omite en gracia a la brevedad" (TE, 356), "Se usa adverbialmente, en sentido de redundancia continuativa, como el etcétera del latín" (TE, 668).
Bazkari-legia zan: saldia, hegaztixa, legatza, perretxikuak eta abar. / Orrua eta abarra badarabil behintzat bedorrek. / Bazan negarra eta abarra egun haretan. / Drogia ta abarra bazan gaur plazan. / Iñon kontura jana, erana, jantzixa ta abarra. Ik. eta gaiñerakuak. Artikulua dabela be sarri erabiltzen da: eta abarra, t'abarra, baiña holakuetan TEk diñuanez "Se usa en sentido de agravante redundancia" (TE, 103).
eta bi. esap. (TE). Y más. "Loc. que se usa con nombres, para exagerar su significado" (TE, 356).
Zuk diñozun gizona da, ez gaiztua, gaiztua eta bi.
eta ez. junt. (TE). Tampoco; ni. Koordinautako perpaus kopulatibuetako egitturia da.
Ez diruakin eta ez bildurragaz okertuko dozu haren borondatia. eta kitto (eta kitxo) [eta kito]. esap. (TE). Se acabó, y punto, punto final, no se hable más. Jo eban malluagaz eta kitto; gehixago ikararik (be ez) harek. / Botako dot nere burua ibaira ta kitto. (Zirik 120).
|