Eibar aldeko hiztegia
isko (ixko) [idisko]. iz. (TE). Toro; novillo. Behin Donostian, iskua eta tigria ipiñi zittuen burrukan. Ik. txahal-isko. Lasturko isko. iz. (TE). Vaquilla de Lastur. Gaurkuak, Lasturko iskuak ziran eta ez nafarrak. isko eske egon / izan. esap. (NA). Estar la vaca en celo. Pintei bai, baiña honei gorrixoi ez jakue errez igertzen iskuan eske noiz dian. Ik. altan egon, ume eske egon, adarittu, apotu. isko-nafar [idisko-nafar]. iz. (TE). Toro bravo. Toro de los que se echan a los profesionales del toreo (TE).
Ez Lasturko zezentxuak, isko-nafarrak tentatzen zittuan, plaza erdixan, jakiagaz. iskua bota. esap. (ETNO). Cubrir la vaca. Ik. iskotu, kastigau, beteta, hazi, paradako isko, adarittu, apotu, hazittarako. paradako isko. iz. (ETNO). Toro semental. Hazittarako erabiltzen dan iskua; behixak iskotzeko erabiltzen dan zezena.
"Behixa iskuan eske dago", ta iskua nun daguan, hara! Etxian ez baeguan, ba, auzuetan. Iskua lehenago, oin urte asko, hemen baille guztian bat egoten zuan, "Erdikuan"; ni umia nitzanian, paradako iskua, bat. Paradako iskua, bai; behixak iskotzeko, paradako iskua. Ik. apo, hazi, hazittarako. suzko-isko. iz. (TE). Toro de fuego. Ez zan ha zezen-suzkua eta bai suzko-iskua. Ik. zezensuzko. Zezensuzko erabiltzen da gehixenbaten.
|