Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
jokatu, jokatze.
1 . jokatu, jokatze. du ad. (OEH). Jugar, practicar un juego. Joko jakin batian jardun: pelotan, foballian, kartetan... Gaur oso ondo jokatu dau Aimarrek. / Holako partidorik eztok ein heure bizi guztian be. Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30).
2 . jokatu, jokatze ( jokatutze). du ad. (TE). Apostar en el juego. Posturak egin, dirua jokatu. / "Atravesar dinero" (TE, 468). Estropada hortan diru asko jokatu zan. / Gaurko partiduak (ez dake) beste asmorik dirua jokatutzia baiño. / Gaurko jolasetan, jokatzia kendu ezkero, dana etorriko litzake behera. / Neure diru guztiok heure alde jokatu jittuat eta. (Zirik 71).
3 . jokatu, jokatze. du ad. (OEH). Actuar; comportarse. Zure bezeruekin beti holan jokatzen badozu laster geldittuko zara eurak barik. (Zirik 115).
Azkazalak be ez jokatu. esap. (EEE). No apostar, ni las uñas. "Posturetan eta, norbaiten alde konfiantza gutxi dagoela adierazteko konparazioa" (EEE, 24). Izango da partidu horretan zorigaiztoko diru jokatzia... Neu behintzat ez noia azkazalik be jokatzen!  Gehixenetan ezezkuan erabiltzen da.
jokatzaille [jokatzaile]. iz. (TE). Competidor,-a; participante, jugador,-a. Zein da Azkoittikuen aldetik jokatzaille?
jokera [joera]. iz. (TE). Tendencia, propensión, inclinación. Mendirako jokeria dau harek, jai-egun guztietan. / Ezaun dok nere andria eztozuena ezautzen. Ez dakizue ondotxo haren "kontrako joeria". (Zirik 121). / Eibarko euskeriak jokera gehixago dau Bizkaiko euskalkira Gipuzkuakora baiño. (Zirik 6).
joko (joku).
1 . joko (joku). iz. (TE). Apuesta, dinero jugado, puesta en el juego. Taberna hartan, jokua t'abarra ez zan falta izaten zapatu gabetan. / Jokua hutsagaittik galdu genduan. / Esr. Jokua ez da errenta, hobe oillua erreta. Ik. postura, trabes, kontrafabore.
2 . joko (joku). iz. (TE). Juego, deporte, competición. Zuzen piratzia da joku honetan bihar doguna. / Pelotan, jartzen zarie danok jokuan, ezta? eta galtzen dabenak, ha "fuera!": harek ez dau jokatzen, eta halan eliminau arte danak. Eta danak eliminautakuan, "bueno!, barru!". / Guk gaztetan, gaurko gaztiak baiño askoz be gehixago jolasten genduan kalian eta gure jolasen artian joku asko egitten genduzen, eta joku bakotxak beran izena eukan. Ik. jolas.  Erderiak eraginda, eta beste euskal herri batzuetan moduan, gaztien artian sarri nahastatzen dira jolas(tu) eta joka(tu). 50-60 urtetik gorakuen artian ez dago halako nahasterik.
3 . joko (joku). iz. (NA). Juego de cartas, partida de cartas. Bai! eta bixar jokora doia; arratsalde guztian hantxe, iñuzentia moruan! Bai-bai-bai! juatia daka! Zahartzarara ez desku ba jokuari emon!. / Ez zan Txorixa asko larrittu. Jokua irabazi bihar ebala ta jarraittu eban andriari kasurik eitteka. (Zirik 77). Ik. jokuan egin.
joko bero. iz. (TE). Juego arriesgado, juego de mucho dinero. "Juego en que se arriesga mucho" (TE, 468). Joko berua harek darabixana.
joko estu. iz. (TE). Dificultad, aprieto, apuro; situación crítica. "Se dice de una cosa apurada o de una situación crítica" (TE, 468). Joko estua haren jornalakin umiak haztia. / Gaurko egunian, joko estuan dago bakia.
joko-etxe. iz. (TE). Casa de juego; casino, salón de juego. Joko-etxiak diru asko emoten zetsan lotsagabe hari.
jokua euki. du ad. (TE). Tener buen juego; tener juego y jugada. Kirolian jokorako gaittasuna euki; karta-jokuan karta onak euki. / "Término de jugadores. Tener juego, recursos y jugadas" (TE, 468). Pelotari horrek, joko ederra dauka. / Heuk urteik, ez jaukat ba nik jokorik. / Geruago ta joko sutsuagua ekarren. (Zirik 30).
jokuan egin [jokoan egin]. du ad. (TE). Jugar a las cartas. Kartetan egin, dirua jokatuz. / "Jugar los cuartos" (TE, 469). Jokuan eitten eben Ondamendin goizaldera arte. / Jokuan larregi ein. (Zirik 102). Ik. kartetan egin, kartetan jokatu, joko.
jokolari (jokalari) [jokalari]. izond. (TE). Jugador,-a; que apuesta. Jokuan dirua jokatzeko zaletasuna dabena. Zalduna, baiña jokolari amorratua. / Aritxalarixa, arriolarixa, irutxurlarixa, jokolarixa, harrilarixa (armerixako berbia da). / Egundo ez naiz izan jokalarixa. (Zirik 102).
jolas. iz. (TE). Juego, solas, diversión, recreo. Euskal jolasetan, indarra beti temarik nausiña. / Guk gaztetan, gaurko gaztiak baiño askoz be gehixago jolasten genduan kalian eta gure jolasen artian joku asko egitten genduzen, eta joku bakotxak beran izena eukan. / Neskamiakin eiñ zittuan jolas guztiak. (Ibilt 471). / Herriko jai ta jolas guztietan aurrenengo tanboliña. Saltsia nun, Batista kojua han. (Zirik 103). Ik. joko.
jolasetan. adlag. (TE). En juegos, jugando, divirtiéndose. Sexu hartu-emonetan jardutzian eufemismua. Egun guztian jolasetan dira bixak ira-pillan. / Egon ziran jolasetan bedartzan iñok ikusiko ez balittu letz. (Ibilt 471). Ik. jolasian egin.
jolasian egin. du ad. (ETNO). Jugar, divertirse.  Eibarren ez da jolastu esaten.
jolasleku. iz. (TE). Parque. "Lugar de juegos" (TE, 469). Jolaslekua edo txantxa-zelaixa, bazan Eibarren.
jornal. iz. (TE). Jornal; salario. Eguneko biharran diru-sarixa. Egunsarixari esaten jako "jornala", millaka (bihargin) jornalian jarri ziran ezkerik, fabrikak sortu ziranian. / Goizian biharrian hasterakuan jornala kobrau. (Zirik 11). Ik. egunsari, nekesari, soldata, aloger, bihar-sari, jai ta jornala.  Arrunta da jornal berbian erabilleria; lekua kendu detse bere sinonimueri. / "Con el advenimiento del salariado, se ha generalizado la palabra jornala" (TE, 306).  "En la industria, y sobre todo después de la disolución de las artesanías, no se dice sino jornala" (TE, 573).
jornalian [jornalean]. adlag. (TE). A jornal. Jornalian biharra egittia da: eguneko biharragaittik eguneko jornala edo diru-sarixa jasotzia. Jornalian biharra eittiak ez eukan konturik eta piezakuan jarri ziran. Ik. piezakuan.
jornalero [jornalari]. iz. (TE). Jornalero,-a, trabajador,-a . Iraultza industrialakin soldatapekuak sorterakuan zabaldu dan berbia (ETNO). / "Voz naturalizada al producirse con la revolución industrial el asalariado" (TE, 469). Hainbeste berbakizun emon dau oingo denboretan jornalen autuak eze, hitz hori, "jornalerua", geldittu da ultziekin jositta leztxe danon buruan.
© Jaione Isazelaia
jorrai. iz. (ETNO). Azada pequeña para escardar; azadita para desherbar. Jorraketan erabiltzen dan atxur txikixa. Garitzan segiduan hazten dittuk bedar txarrak, eta garbittu ezian, ba, kaskartu garixa; hazi ezinda garixa. Eta jorraixakin garbittu egitten dok sailla. Ik. atxur txiki, atxurkilla.  Bes.galjorraixa, artajorraixa.
© J.L.Etxegoien
jorraketa. iz. (ETNO). Escardado. Jorra biharrak. Ik. goldaketa, araketa, saraketa.
© Aitor Usobiaga
jorratu (jorrau), jorratze. du ad. (TE). Escardar, desherbar; quitar las hierbas de la huerta o sembradío. Ondo jorratziak asko esan gura dau artuantzat. / Maietzian, artuak jorrau. / Biharrak?!, bueno!: patata-jorria, gero babia eraiñ, artua eta babia; gero zer?, gero gari-ebatia... biharrik ezin amaittu.... / Jorratzia lan txarra zan. Jeneralian ointxe jorratzen zan, enero azkena, febrero erdi... eta hotza beti! Hotza! Klaro, izaten zan lan, zera, inddarrik bakua, atxurra mobidu bakarrik. Eta supurua, supurua kentzia izaten zan inportantia. Ik. zopizarriau.  Bes. arta-jorra, patata-jorra...
josi, joste.
1 . josi, joste. du ad. (TE). Coser. Soiñekua josi desta oso ederto zure alabiak. / Jostiak, gatxa iñor aberastia, baiña, zenbat akabau? Ik. josteko makiña, jostorratz.
2 . josi, joste. du ad. (ETNO). Clavar. Ultzak sartu beste azal bati lotu dakixon. Ik. ultze.
3 . josi, joste. du ad. (OEH). Unir palabras en una frase. Ez dakixe zaharrak bezin ondo berbak alkarri josten. (Zirik 30).
jositta [josita]. adlag. (TE). Lleno,-a, plagado,-a, repleto,-a. Oge guztia eukan imutxaz jositta. / Ameriketatik etorri da diruz jositta.
joskura [jostura]. iz. (TE). Costura, cosido. Gure makiñiak zuzen-zuzen ataratzen dau joskuria.
josla. iz. (AZ). Costurera, modista. Ik. jostun.  Ez da erabiltzen.
josteko. iz. (TE). Costura. "Trabajos de costura" (TE, 470). Jostun ona da eta nahi ahala batuko jako jostekua.
josteko makiña [josteko makina]. iz. (TE). Máquina de coser. Gure Alfak, Eibarren ein zittuan Espaiñiako lehelengo josteko makiñak. / Gerra aurretik armagiñak danak Eibarren; eta gero, bizikletia eta josteko makiñia. Eibarrek asko zor jetsak josteko makiñiari. Alfa ez zuan edozer gauza, e? Alfak millaka bihargin jekazen, eta mundu guztira saltzen jittuan josteko makiñak. Eguardixan sireniak joten ebanian? urdindu egitten zuan Eibar. Bai ba, ehundaka bihargin, danak batera, buzo urdiñekin kalera! Alfa Eibarren, sasoi baten, kristona zuan!. Ik. josi, jostorratz.
jostorratz. iz. (TE). Aguja. Ha koittau haundixa, jostorratzetik bizi da. / -Zer gauza bigaz konpontzen da gizona? -Jostorratza eta harixakin! Ik. albandorratz, galtzetorratz.
jostorratz-begi. iz. (TE). Ojo de la aguja. Ganbelua jostorratz begittik igarotzia baiño gatxagua aberats bat zeruan sartzia.
jostugel. iz. (ETNO). Ribete de abarca. Gero gizonak, abarkien narrua albo banatara zulatu eitten eban, ta jostugelakin, jostugela sartzen otsen musturrien gero, ta albotara beste zintta bi, ta haretxekin batzen eben. Bai, bai, narruakin. Jostugelakin josten zittuen. Ik. abarketa, abarkol, abarkugal, sopitta, zozki.  Oso gitxi erabili izan da; zozki eta abarkugal gehixago entzutzen dira.