izond.
kopetadun. izond. (TE). Se decía de las muchachas no vestidas aún de largo . Ulia kopetekin orrazten diran neskatuegaittik esaten zan. Atzo arte kopetaduna; gaurtik ule jasua dau.
2 . hur. izond. (TE). Cercano,-a, próximo,-a. Normalian lekuzko esanguria dauka, baiña figuradua be bai: konparaziño baterako, senide hurrak esaterakuan.
Baserri hori hurra dozu: ordu erdi bez kaletik. / Zure aiskidia, senide hurra dogu.. / Senide hurrak dittugu hórrek. / Senide hurrak ba tiuak eta baitta bigarren lehengusuak ero hirugarren, baiña; beste batzuk ba, zeu be bai, Azpiri zaralako, senide urriñak..
leixal [leial]. izond. (TE). Leal, fiel. Aitta ondrauan seme leixala. / Aiskide ixilla leixala nebalakuan... (Ibilt 487).
/ Hain naizela leixala zure legera. (Ibilt 480).
giputz (giputx, kiputz, kiputx). izond. (TE). Guipuzcoano, de dialecto guipuzcoano. Gipuzkuarra, baiña gehixenbat berbetan gipuzkeria darabillena: Elgoibartik eta Bergaratik harutzagokua. Eibartarrak ez gara giputzak (ETNO).
Ez jakixat nungua ete zan, baiña hamen ingurukua ez; euskeria kiputxa jekan behiñipeñian. / Kiputxentzat be, zalantza bage, bizkai-bizkaikoa baiño ulerterrezagua izango da. (Zirik 6).
Ik. Giputza.
giputzez (kiputzez, kiputxez). adlag. (OEH). En dialecto guipuzcoano. Gipuzkeraz.
Ez noia agintzera hurrengokoa nungo euskeran egingo dodan, bihar bada kiputxez. (Zirik 7).
Ik. gipuzkeraz.