Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
tarrua joten (tarruak joten). iz. (TE). Juego de niños, que se jugaba con la boina del que se la quedaba. "Juego infantil que precedió con mucho al fútbol. La pobre boina del castigado, recogida como una pelota, hacía de balón y el juego consistía en mantenerlo fuera del alcance del dueño, dándole con los pies entre todos los que intervenían en el juego" (TE, 671). Neguan, eskolara aurretik, tarruak joten eitten genduan. / Haintxe eitten genduzen gure erromerixa guztiak, zerian, Errebaleko pasialekuan. Fubola, orduan ez eguan fubolik orduan epokan, baiña tarrua joten! Tarrua zan... txapela biribildu, bai? ta ostikoka batera ta bestera. Holaxen dibertitzen giñan!.
tart. onomat. (ETNO). Rotura, rasgadura. Apurtu baten zaratia. Su beruegixan ipini dozu ontzixa eta "tart!", zartau egin da. Ik. tarrat.
tart egin. du ad. (TE). Quebrarse, romperse, reventarse. Onomatopeikua da. Tart ein zetsen frakak atzekaldetik, pelotan ziharduala. / Su beruegixan ipiñi dozu ontzixa eta tart egin detsu. Ik. dart egin, zart egin.
tartakarin.
1 . tartakarin (tartakin). izond. (TE). Saltarín,-a. "Se dice de las cosas que saltan como la metra y las nueces verdes" (TE, 671). Intxaur hezia, tartakariña. / Tanboliña, txikirriña, pitxiña, tartakariña, luzekiña, Iturriño.
2 . tartakarin (tartakin). izond. (EEE). Que anda de puntillas. Tartakariña danetik, horrek nekez zapalduko dau lurreko txakur kakarik.
tartakin. iz. (AN). Trompa. Punta zorrotza ekan tronpia.
tartako. izond. (TE). Tartamudo, tartaja. Esaneziña daukanari esaten jako. Tartakua zanetik, "kapillia" esan biharrian "kakapillia" esaten eban. Ik. tartamutu, esanezin.
tartamutu. izond. (TE). Tartamudo,-a. Esaneziña daukanari esaten jako. Tartamutua zalako, Salmeron esaten zetsen eskolan. Ik. tartako, esanezin.
tarte.
1 . tarte. adlag. (TE). Mediante, por mediación. Norbaitt lagun dala, norbaitten laguntziakin edo bittartez. Urten neban halakoren baten, Jaungoikuan laguntasuna tarte. Ik. arte, -en bittartez.  Jaungoikua lagun esaten dan moduan, Jaungoikuan laguntasuna tarte. Oso gitxi erabilia.
2 . tarte. iz. (ETNO). Diferencia; distancia. Ik. alde.
tarteko. iz. (TE). Partícipe, implicado; parte del grupo. Tartian dana. Eta gerotxuago, beste batek ikusi eta esan zetsan: -"Zu be háren tartekua zara". Eta Pedrok orduan: -"Ez gizona"(Luk. 22. 58). Ik. tartian, artian.
tartian [tartean]. adlag. (TE). Entre; incluido,-a, implicado,-a. Autu hartan, zu be tartian ziñan. / Kanpoko banda hórren tartian Plaentxiakua be urtero ekartzen da. (Zirik 20). / Bixente asko tartian dirala. (Zirik 86). / Irakorlia jakiñerazten dogu, ipuiñ hónen tartian, ez Nafarruako Erregiñaren eztenkadatsuenak [...] gaurko denporak kontuan izanda. (Ibilt 453). / Fray Gerundio de Campazas tartian dala. (Ibilt 453). Ik. tarteko, artian.
tas-tas egin / emon. dio ad. (ETNO). Pegar, azotar. Ume!, formal ez bazabiz tas-tas emongo detsut. / Tas-tas ein bihar destazu? ui-ui-ui!. / Ez hartu hori, gaiztuorrek, bestela tas-tas emongo detsut. / Laga hori bakian, ipurdixan tas-tas egingo detsu-eta aittatxok. Ik. tete egin.
tatai. iz. (IL). Cabeza,. Horrek dauka tatai garaua! Ederra gaztaia.. Ik. buru, gaztai, ganbara, kalabaza.
© Gorka Ortega
tatarraz [tatarrez]. adlag. (TE). A rastras, arrastrándo(se). Arrastaka, narras, narraska, narrasian. Zaldixan buztanari lotuta, tatarraz eruan eben bide luzian. Ik. narras, narraska.
tati. interj. (TE). Juego de ofrecer y no dar. "Eskindu, baiña emon ez (umiekin egitten dan jokua)" (ETNO). / "Juego que se hace con los niños, ofreciendo una cosa y hurtándola al producirse la reacción. Por lo común de la experiencia de la vida, también entra en el lenguaje de los mayores" (TE, 671). Borondate barik eskindu, eta tati ein zestan gaizto harek baietz esan netsanian. / Hartu hau, umia, hartu... Tati!.  Interjeziño moduan, edo aditz moduan be erabiltzen da.
tati egin. esap. (TE). Ofrecer y no dar; tentar. Eskindu eta emon ez; zirkin egin. Milla pezetakuakin tati ein zetsan. / Bazan, holako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biharrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana.
tato egin (ttatto egiñ). esap. (TE). Saltar, bajar. Tato eizu, maittiorrek, jausi barik!
taupa-taupa (tapa-tapa). onomat. (TE). Palpitar el corazón [onomatopeya]. Bihotzan taupadak bizkortziana. / "Cuando algún sobresalto hace palpitar el corazón" (TE, 672). Taupa-taupa neban bihotza haren aurrian. / Hartu neban sustuakin bihotza taupa-taupa jarri jatan, beran lekutik urten biharrian. / Bihotza ebala tapa-tapa. (Ibilt 246).
taupada (taupara). iz. (IL). Latido, palpitación. Ameseta txar harek esnatu ninduanian, bihotza taupada batian neukan. / Erdi Aroko lan mistikuak, munduko literaturan, historiaren taupadak diran epikuak alde batera lagata. (Ibilt 453).
tautik be ez (tautik bez). zenbtz. (TE). Nada, ni pizca, absolutamente nada. "Nada en absoluto" (TE, 672). Tautik be ez ekixan hainbeste urtian Salamanca aldetik izanda. / Ogi billa juan nintzan auzora, baiña tautik be ez eukan iñok. / Baiña, plaentxiatarrak konturatu ziran euskeraz tautik be ez ekixela. (Zirik 40). Ik. tutik be ez.  Jakiñ erakuekin erabiltzen da gehixenetan.
1 . te. metaling. (TE). Nombre de la letra 't' del alfabeto vasco. 'Teia' oker ipiñi dozu.  Artikulua hartzerakuan teia egitten da, eta holan esaten da: "Con acento prosódico en la e" (TE, 672),
2 . te. iz. (TE). Té. "Té, infusión de esa planta" (TE, 674). Kafia baiño nahixago dot teia.  Artikulua hartzerakuan teia egitten da.
tegi. iz. (TE). Celda; cuarto; habitáculo; sitio. Karzelako zeregin bat, goizian goizago norberan tegi estua eskobau.